Categorías: albisteak-berriak

Ateak irekitzeko prest dira Donostiako haurtxokoak, gaztelekuak eta Kontadores zentroa

Hiriko haur eta gazteentzat pentsatutako programazio askotariko eta doakoa eskainiko dute.

Irailaren 10ean irekiko ditu Donostiak aisialdi hezitzaileko eta gazteen sorkuntzako lekuak. Udan itxita egon ondoren, orain irekiko dituzte ateak haurtxokoek, gaztelekuek eta Kontadores zentroak; eta programazio berritua, doakoa eta haien interesetara egokitua eskainiko diete Donostiako haur eta gazteei.

Berdintasuneko zinegotzi Ane Oyarbidek azpimarratu duenez, «Berriz ere jarri ditu martxan gazteen espazioak Donostiak; haurren eta gazteen bidelagun izateko eta pizgarri bat eta ahotsa emateko pentsatutako eskaintza prestatuta. Auzo guztietan parte-hartzea, berdintasuna eta sormena sustatzen duten zerbitzu publikoak izatearen aldeko apustua egiten dugu»

Haurtxokoak: jolas egiteko eta ikasteko hamar leku

Haurtxokoak 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat dira (2015 eta 2020 artean jaiotakoak, EI5etik EP5era). Ikasturte honetan, udal-sarea zabaldu egingo da Alde Zaharreko Haurtxoko berriarekin, hiriko beste bederatzi auzotan daudenekin batera. Horrela, Donostian haurrentzako hezkuntza-aisialdiko hamar zentro egongo dira guztira. Antiguako Haurtxokoan, ordea, 2015 eta 2018 bitartean jaiotako umeek parte hartu ahal izango dute. Jarduera ludikoak, tailerrak eta jokoak eskaintzen dituzte haurtxokoek, eta ingurune seguru eta parte-hartzailean egiten dira. Hiriko hamar auzotan daude.

Irekiera eguna:
Irailaren 10a, asteazkena.
* Antigua: irailaren 13a, larunbata

Irekiera orduak:

  • Asteartetik ostegunera: 17:00 – 19:30
  • Ostiralak: 17:00 – 20:00
  • Larunbatak: 17:00 – 19:30

* Antigua: larunbata 13, 16:00 – 18:15

Gaztelekuak: 12-17 urte bitarteko nerabeentzako lekuak

Gaztelekuak 2008 eta 2014 artean jaiotako gazteentzat dira (EP6tik aurrera). Kulturako, kiroleko eta aisialdiko jarduerak eskaintzen dituzte Donostiako bederatzi auzotan.

Irekiera eguna:
Irailaren 10a, asteazkena.
* Aiete: irailaren 12a
* Antigua: irailaren 13a, larunbata

Irekiera orduak:

  • Asteartetik ostiralera: 17:30 – 20:00
  • Larunbatak: 17:30 – 20:30

Kontadores: gazteen sorkuntzarako leku bakarra

Kontadores zentroa Intxaurrondon dago, eta irailaren 10ean (asteazkena) irekiko da berriro, ohiko ordutegian:

Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:30 – 20:30
  • Larunbatak: 17:00 – 21:00

Informazio gehiago: 943 483 476 / kontadores@donostia.eus

Ordutegiei, jarduerei edo izenemateei buruzko informazio gehiago izan nahi izanez gero, Udalaren webgunea kontsulta daiteke, edo zuzenean jarri harremanetan zentro bakoitzarekin.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0354 Gizon bat atxilotu dute lapurtutako bitxiak dokumentazio faltsutuarekin Donostiako establezimendu batean saldu ondoren

Atxilotuak iruzurrezko beste bi salmenta egin zituen saltoki berean joan den hilean Gizon bat atxilotu…

8 horas hace

26_0353 Gasteizen gizon bat atxilotu dute emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan edadeko emakume bati poltsa lapurtzeagatik. Emakumeak joan-etorriak…

8 horas hace

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

17 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

17 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

17 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

17 horas hace