Bizkaia Reparak —Bizkaiko Foru Aldundiak produktuen konponketa sustatzeko eta hondakinen sorrera prebenitzeko bultzatutako ekimena— bigarren edizioa abiarazi du, herritarrek eta saltokiek lehenengo deialdian egin zioten harrera zabalaren ondoren, orduan bonuen % 93 agortu baitziren. Kanpainak, duela gutxi, hondakinen prebentziorako ekimen onenaren Europako lehenengo saria jaso du, eta, bigarren edizioarekin, erreferente bihurtuko da Bizkaian jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloan.
Edizio berria irailaren 15ean hasiko da, egun horretan irekiko baita lurraldeko konponketa-saltokiak kanpainari atxikitzeko epea. Prozesu hori urriaren 6ra arte egongo da zabalik. Azaroaren 5etik aurrera, herritarrek aukera izango dute atxikitako establezimenduetan bonuak trukatzen hasteko. Parte hartzeko prozedura aurreko urteko berbera izango da: 10 euroko bonuak, produktu sorta zabal baten konponketen kostutik deskontatzeko.
Lehenengo edizioan, Bizkaia Reparak 94 saltoki inplikatzea eta 1.862 kontsumitzaile erakartzea lortu zuen, eskuragarri zeuden 5.000 bonuetatik 4.650 erabili baitzituzten; hau da, bonu guztien % 93. Parte-hartze horri esker, 14 tona etxe-ondasun inguru berreskuratu ahal izan ziren, zeinak konpondu ez balira hondakin bihurtuko baitziren. Eskaera gehien jaso zuten sektoreak ehungintza; erlojugintza eta bitxigintza; informatika, eta oinetakoen eta larruzko produktuen konponketa izan ziren.
Kanpainak agerian jarri zuen aukera bikoitza dela: batetik, herritarrentzat, konponketak kostu txikiagoan eskaintzen baititu, eta, bestetik, tokiko establezimenduentzat, euren jarduera bultzatu eta negozio-aukera berriak sortzen baititu.
Europako aintzatespena
Bizkaia Repararen ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-inpaktuak nazioarteko aintzatespena jaso zuen joan den ekainean. Bizkaiko Foru Aldundiak administrazio publikoaren kategoriako Europako lehenengo saria jaso zuen, Hondakinen Prebentzioaren Europako Asteko (EWWR) sarietan; edizio horretan, 12.700 hautagai baino gehiago ebaluatu ziren. Epaimahaiak kanpainaren sormena eta berrikuntza nabarmendu zituen, bai eta kontsumo arduratsuagoa sustatzeko gaitasuna ere.
Bizkaia Repara Bizkaiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planaren parte da. Plan horrek produktuak konpontzearen eta berrerabiltzearen eta hondakinak murriztearen alde egiten du, garapen jasangarriko eredu baten zutabe gisa. Bigarren edizio honekin, Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egiten du xahutzearen aurkako borrokarekin eta kontsumo-ohitura jasangarriagoak sustatzearekin duen konpromisoa.
Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…
Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…
Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…