Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak hamargarren urteurreneko ikasturteari hasiera eman dio, eta datorren udaberrian Bilbon egingo den Arte Dramatikoko Eskolen topaketa antolatzen dihardu.
Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak hasiera eman dio 2025-2026 ikasturte berriari gaur goizean Bilboko Campos Eliseos Antzokiko kupulan egin den inaugurazio-ekitaldian.
Dantzertik ilusioz beteriko urteari egingo dio aurre: hamargarren urteurrena ospatuko du eta maiatzaren hasieran Bilbon egingo den Estatuko Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolen topaketa antolatuko du. ESADFEST jaialdia da, eta ehunka aktore eta dantza- eta antzerki-ikuskizunetarako hautagai ekarriko ditu, Dantzertiren babesarekin.
Iñaki Orbe Hezkuntzako Bizkaiko ordezkariak eskola zoriondu du, eta azpimarratu du Dantzerti “Estatu mailan erreferentziazko zentroa dela eta gero eta emaitza hobeak lortzen dituela”, kalitate handiko arte eszenikoetako profesionalak prestatzen baititu. Era berean, nabarmendu du Dantzertiren proiektuari eta lidergo pedagogikoari esker penintsula iparraldeko goi-mailako dantza kontserbatorio bakarra dela, eta horrek, hortaz, erreferente bihurtzen duela. Aurtengo erronka berriak dantza graduko eskaintza garatzea, espezialitateak zabaltzea eta nazioartekotzea sustatzea izango dira.
Dantzertik euskal gizarteari egiten dion ekarpena ere aipatu du Hezkuntza Sailak, adierazpen artistikoen bidez gizartearen aniztasuna islatzen duelako eta horrek Euskal Hezkuntza Sisteman eragina duelako. Eusko Jaurlaritzaren ustez, Dantzertik artearen kontzientzia sortzen lagundu behar du, eta gizarteari helarazi behar dio, “aniztasunarekiko errespetua, ekitatea eta aukera-berdintasuna” bezalako balioak sendotzeko.
Ikasturte berria aurkeztu ondoren, SGAEk antolatutako mahai-inguru bat egin da, “Ideiak Proiektu Bihurtzen” ekitaldiaren III. edizioaren baitan. Antzerkigintzaren hainbat esparrutan lan egiten duten sortzaileak eta artistak izan dira ekitaldian, besteak beste, Fernando Bernués zuzendaria, Aitziber Garmendia aktorea eta Itxaso Larrinaga SGAE Fundazioaren XIII. Idazketa Tailerrean parte hartzeko aukeratutako sortzailea.
Goi-mailako prestakuntza artearen esparruan
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak goi-mailako prestakuntzaren aldeko apustua egin du, Hezkuntza Sailari atxikitako Dantzerti eta IDarte bezalako proiektuen bidez, arte eszenikoetako profesionalak prestatzeko, goi-mailako prestakuntza artistikoa eta sortzailea eskainita. Hiru lurraldeetan eskaintzen da arte-hezkuntza, eta horrek sektore profesionala indartzea eta Euskadiko talentuari eustea dakar.
Unas cincuenta familias reclaman penas de entre 12 y 17 años de cárcel para una…
Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bitartez, 3,3 milioi euro bideratuko ditu 2025-2026…
EVERES.ac-20 Nafarroako Museoak abuztuaren 31n amaitu ditu energia-eraginkortasuna hobetzeko 2024ko abenduan hasitako obrak. Lanak Construcciones…
Nafarroako Gobernuak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, lau deialdi argitaratu ditu gaur, A, B eta…
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra F* 2025_09_11 T* Reforma de los quirófanos del HUN L*…
Zer esan nahi du, eskubideei eta betebeharrei dagokienez, Tentsiopeko Merkatuaren Zonaldea izendatutako udalerri batean bizitzeak…