Categorías: albisteak-berriak

Euskal Poliziaren erregistroen arabera, arau-hauste penalek behera egin dute Euskadiko udalerri nagusietako jaietan

  • Guztira 2.489 arau-hauste penal erregistratu dira 50.000 biztanletik gorako udalerrietako jaietan, hiriburuak barne direla, 2025 honetan, eta 3.128 erregistratu ziren 2024an eta 3.399 2023an.
  • Delitu gehienak ebasketak izan dira, 1.529 guztira, eta delitu guztien %61,43 izan dira.
  • Guztira 727 atxiloketa eta/edo ikerketa egin dira.

Aurten Euskadiko 50.000 biztanletik gorako udalerrietan, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Getxon, Barakaldon eta Irunen ospatu diren zaindariaren jaien balantzea positiboa izan da, behera egin baitute Ertzaintzak eta udalerri horietako udaltzaingoek jakin dituzten arau-hauste penalek. Guztira 2.489 arau-hauste penal erregistratu dira, eta % 20,43ko jaitsiera izan da 2024ko jaietan erregistratutako 3.128 delituekin alderatuta.

Hiriburuei dagokienez, Bilbon eta Gasteizen 1.203 eta 391 arau-hauste penal erregistratu dira, hau da, aurreko urtean jasotako 1.637 eta 544 delituekin alderatuta ehuneko 26 eta 28 gutxiago; Donostian delituek % 7,5eko igoera izan dute, 359tik 386ra igo baitira. 50.000tik gorako gainerako udalerriei dagokienez, Getxon eta Barakaldon ehuneko 30 inguruko jaitsiera izan da, eta Irunen ehuneko 7ko igoera, 2025ean 280 erregistratu baitira eta 2024an 261.

Aurreko urteetan bezala, ondarearen aurkako delituak erregistratu diren delitu guztien ehuneko 60-70 inguru izan dira udalerri guztietan. Ebasketak izan dira delitu-mota ugarienak, eta Donostian ez beste udalerri guztietan jaitsi dira.

Sexu-askatasunaren aurkako delituei dagokienez, ehuneko 20 jaitsi dira Gasteizen eta Donostian eta ehuneko 6 Bilbon. Getxon eta Irunen 2024ko kopuruak mantendu dira, hiru eta bi kasurekin, hurrenez hurren, eta Barakaldon ez da kasu bakar bat ere erregistratu.

Egitate horiengatik 727 atxiloketa eta/edo ikerketa egin dira, nahiz eta aldeak dauden udalerrien artean; izan ere, Gasteizen, Donostian eta Irunen igo egin dira eta Bilbon, Getxon eta Barakaldon jaitsi.

Basque Segurtasun Foroa

Udako azken hilabeteetan egindako jaietako delituen jaitsiera izango da datorren astean Basque Segurtasun Foroak aztertuko duen gaietako bat. Foroak datorren astean Eibarren eta Barakaldon berriz ekingo dien topaketetan segurtasunari buruz ikuspegi integraletik eztabaidatuko dute hainbat eragilek. Debabarrenak datorren astelehenean hartuko du prozesu parte-hartzaileko hurrengo hitzordua Eibarren, eta bertan izango dira Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua eta Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia. Prozesuak Barakaldon jarraituko du datorren asteazkenean, irailaren 17an, eta bertan Ezkerraldeko eragileek segurtasunari eta etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketa egingo dute.

Basque Segurtasun Foroa ekainean hasi zen Euskadiko segurtasun integralaren kontzeptuari buruz hausnarketa egiteko.  Parte hartzeko prozesu horren helburua da segurtasunari buruz, ikuspegi integral batetik, diagnostiko partekatua egitea.  Prozesuak hilabeteak beharko ditu, eta hainbat erakunde, entitate eta eragilek bertan topagune bat izango dute segurtasunarekin lotuta kezkatzen dituzten gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak… Guztira 30 topaketa baino gehiago izango dira.

Basque Segurtasun Foroa

·      Eibar – Errebal Gizarte Etxea.  Irailak 15, astelehena, 18:00etan.

·      Barakaldo – “Los Hermanos” Gizarte Zentroa (Enkarterri kalea, 8). Irailak 17, asteazkena, 18:00etan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

11 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

11 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

11 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

11 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

11 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

11 horas hace