PRUEBA
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak kazetaritza-lana aitortzen duen saria eman du gaur Zinemaldian. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak saria ematen die zinemaldiaren berri ematen duten kazetariei, Euskadi sustatzeko eta hedatzeko egiten duten lanagatik. Aurten Mónica Uriel eta Jose Luis Losa kazetariei eman die.
“Zuen lana, beste kazetari askorena bezala, inoiz baino beharrezkoagoa da gaur egun. Informazioa erraz jaso daitekeen den garai honetan, are errazagoa da errealitatea manipulatzea. Ahots serio eta profesionalak behar ditugu, euren lana maitatu eta gertatzen dena ikuspegi kritikoaren kontatu nahi digutenak” azaldu du sailburuak.
Ildo horretan, Gazako genozidioa eta mundura kontatzearen garrantzia gogoratu du sailburuak, ez bakarrik handik, baita “Zinemaldia bezalako ekitaldietan ere egiten diren protesta-adierazpenetan ere. Euskadin asko dakigu aniztasunaz, tolerantziaren, errespetuaren eta elkarbizitzaren defentsaz. Eta Turismo Sailetik ere bultzatzen ditugu munduari helarazi nahi dizkiogun balioak: aniztasuna, etika turistikoa eta jasangarritasuna”.
Mónica Uriel
Ansa albiste-agentzia italiarraren Espainiako korrespontsala da 2011tik, eta Zinemaldira etorri da duela hamabost urtetik. Haren lana ezinbestekoa izan da Zinemaldia Italian zein Latinoamerikan zabaltzeko, gaztelaniazko bertsioa nahiko hedatuta baitago bertan. Erroman eta Habanan izan da berriemaile. Espainiako zinema-jaialdi nagusietan jarduten du. Bidaien erreportajeak ere idazten ditu, “La Repubblica”-ren bidaia-eranskina bezalako hedabideentzako kolaborazioekin. “Barcellona ferita aperta” (2015) dokumentala zuzendu eta “Ez naiz robot bat” (2018) ipuin-liburua idatzi du.
Jose Luis Losa
Kazetari eta idazlea. Kultura-ataleko erredaktore eta zinema-kritikaria izan da La Voz de Galicia (bi alditan, 1987-1992 eta 2010-2025) eta El Correo Gallego (1993-2007) aldizkarietan. 38 urte daramatza nazioarteko zinema-jaialdi nagusien zirkuituan aldizka lanean. Eta epaimahaikide izan da honako jaialdi hauetan: Locarno, La Habana, Turin, Sofia, Karlovy-Vary, Jerusalem, Montevideo, Gijon, Sitges, D’A Barcelona edo Play-Doc. Eta honako komunikabide hauetan, besteak beste, kolaboratu du: Cadena Ser (Hoy por Hoy eta La ventana), Televisión de Galicia, VG, Vogue, Le Monde Diplomatique eta Brecha. Literaturari dagokionez, El Fantastique: ocho prima (Ed Cgac, 1997) saiakeraren eta Caza de rojos (Espejo de Tinta, 2005) ez-fikziozko eleberriaren egilea da. Azken horretan, Espainiako Alderdi Komunistaren klandestinitatea berreraikitzen du Madrilen, Jorge Semprún, Santiago Carrillo eta Javier Praderarekin izandako elkarrizketetan oinarrituta.
Cineuropa Film Festivaleko zuzendari artistikoa da 1987tik gaur arte, eta Uruguaiko Nazioarteko Zinemaldiko programazio taldeko kidea da.
26_0304 La Ertzaintza inicia una investigación interna para aclarar las circunstancias que han rodeado la…
Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…
Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…
Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…
Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…
La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…