Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek hiru pertsona erreskatatu dituzte Asparrenan, Toberiako ur-jauzien inguruan


25_0645 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek hiru pertsona erreskatatu dituzte Asparrenan, Toberiako ur-jauzien inguruan

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek hiru pertsona erreskatatu dituzte Asparrenan, Toberiako ur-jauzien inguruan

Servicio de prensa

2025-09-27

Ertzaintzaren helikoptero batek hiru pertsona erreskatatzen parte hartu du gaur, larunbata, arratsaldean, Andoin inguruan, Asparrenako udalerrian (Araba), Toberiako ur-jauzietan zeharbide bat egiten ari zirela.

Arratsaldeko ordu biak aldera, SOS Deiak 112ra deitu dute Toberiako ur-jauzietan ibilbide bat egiten ari ziren hiru pertsona harkaitzetik jaisteko gune batean ez aurrera ez atzera gelditu direla esanez, harkaitza oso irristakorra baitzegoen. Azaldu dutenez, ondo zeuden baina ezin zuten bidean aurrera jarraitu.

Informazio horretan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren baliabideak mobilizatu ditu bertara, besteak beste, helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak, bai eta suhiltzaileak ere.

Hiru pertsonak zeuden lekuaren egoera ikusita, polizia-aireontziak azkenean airetik egin du erreskatea. Hiru pertsonak ondo zeuden, eta Ibarguren herrira eraman dituzte.