25_0646 Bilboko diskoteka batean beste gizon bati lesio larriak eragiteagatik atxilotu dute

Bilboko diskoteka batean beste gizon bati lesio larriak eragiteagatik atxilotu dute
Servicio de prensa
2025-09-28
Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoarekin lankidetzan, 36 urteko gizon bat atxilotu du pertsona bati eraso egin eta garezur-entzefaloko traumatismoa eragiteagatik. Biktima ospitalera eraman dute odol-jario handiarekin.
Erasoa goizaldeko hiru eta erdiak aldera gertatu da Bilboko hiriburuko diskoteka batean. Gertatutakoari buruzko informazioa jaso dutenean, bertaratu diren agenteek traumatismo handia eta buruan zauri irekia zuen biktima lurrean etzanda aurkitu dute, osasun-langileek artatzen zuten bitartean. Egonkortu dutenean, anbulantzia medikalizatu batek eraman du zauritua ospitalera. Ospitalera eraman duten pertsonaz gainera, beste gazte bat ere zauritu dute aurpegian, hautsitako edalontzi baten hondarrek harrapatuta, eta gazte hori ere ospitalean artatu dute.
Udaltzaingoaren laguntzaz eta lekuan bertan jasotako informazioan oinarrituta identifikatu ahal izan dute ustezko erasotzailea, eta handik pixka batera atxilotu dute Bilbon eta lesio-delitua leporatuta polizia-egoitzara eraman dute. Atxilotua datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera.