PRUEBA
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren (SOS Deiak) bidez, larrialdi edo hondamendi handiko kasuetan herritarrei abisuak emateko Es-Alert sistemaren simulakro bat egingo du datorren ostegunean, urriaren 2an, Euskadin eraginkorra den egiaztatzeko. Larrialdietako zentroak abisu bat bidaliko du Balmasedako eta inguruetako bizilagunen telefono mugikorretara, horrek alerta-txistu bat igorriko du gailuetan, eta horrekin batera lasaitzeko mezu bat igorriko da proba bat dela jakinarazteko, eta ez benetako arrisku-egoera bat.
Simulazio hori zuzenean iritsiko da abisu-eremuko antenetara konektatuta dauden eta “Babes Zibileko Aurre Alertak” jasotzea aktibatuta duten telefono guztietara.
Adierazitako txistua entzun ondoren, mugikorretan alerta jasotzen duten pertsonek mezu hau irakurri ahal izango dute:
112 SOS DEIAK EUSKADIK EGINDAKO ALERTA MASIBOEN AKTIBAZIO-PROBA
Larrialdi-hondamendi egoeren aurrean herritarrei telefono mugikorretara bidaliko zaien alerta-sistemaren proba-mezu bat da. Eskerrik asko.
Mezua irakurri ondoren, sakatu Onartu pantailatik ezabatzeko.
PRUEBA DE ACTIVACIÓN DE ALERTAS MASIVAS DESDE 112 SOS DEIAK EUSKADI
Este es un mensaje de prueba del sistema de alertas a teléfonos móviles ante situaciones de gran emergencia. Gracias.
Una vez leído el mensaje pulse Aceptar para eliminarlo de la pantalla.
MASS ALERTS ACTIVATION TEST FROM 112 SOS DEIAK EUSKADI
This is a test message for the mobile phone alert system in major emergency situations. Thank you.
Once you have read the message, press Accept to delete it from the screen.
SOS DEIAK APP-A ETA ALDERANTZIZKO 112
Eusko Jaurlaritzak SOS Deiak aplikazioa deskargatzera bultzatu nahi ditu herritarrak; izan ere, horren bidez, erabiltzaileek gorabehera bat jakinarazi ahal izango diote larrialdietako zentro bakarrari, eta horrek beharrezko baliabideak mobilizatuko ditu, bai segurtasunekoak bai babes zibilekoak, larrialdien kudeaketaren eraginkortasuna hobetuz.
Gainera, tresna horrek, beste funtzionalitate batzuetan artean, “Alderantzizko 112” izenekoa du, eta biztanleriari zuzendutako alerta goiztiarreko sistema horren bidez arrisku-egoerei buruzko abisu zehatzak jaso daitezke eragindako pertsonak dauden lekuaren arabera.
ES-ALERT ABISUEN SISTEMA BEHAR BEZALA JASOTZEKO JARRAIBIDEA, SISTEMA ERAGILEAREN ARABERA:
Android (sistema eragiletik 11 bertsiotik aurrera)
IOS (sistema eragiletik 15.6 bertsiotik aurrera)
iPhone batean ES-Alert alertak jasotzeko, joan Ezarpenak > Jakinarazpenak atalera, joan beheraino “Babes Zibileko aurre-alertak” aukera aktibatzeko. Garrantzitsua da iOSen azken bertsioa izatea eta aukera hori aktibatuta dagoela egiaztatzea, fabrikatik desaktibatuta etortzen baita.
Urrats zehatzak:
Egiaztatu kokapena:
26_0304 La Ertzaintza inicia una investigación interna para aclarar las circunstancias que han rodeado la…
Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…
Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…
Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…
Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…
La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…