Categorías: albisteak-berriak

Amaia Barredo: «Bizkaiko elikadura, gastronomia eta ostalaritza sektoreko talentu berriek tradizioak mantentzen dituzte eta joera berriei ateak irekitzen dizkiete»

PRUEBA

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, «Bizkaiko elikadura, gastronomia eta ostalaritza sektorean garatzen diren talentu berrien aldeko apustua» berretsi du, «gure sukaldeen tradizioei eutsiz eta joera berriei ateak irekiz». Barredok zoriondu egin ditu El Correo egunkariak Etxekobe jatetxean, Kobetamendin, garatutako Talentu Gastroko Sarietako hautatuen eta finalisten talde osoa.

«Gure Euskadi globala gauza askorengatik bereizten da Europan eta mundu osoan: batez ere bere sukaldaritzagatik eta itsasoko zein gure baserri, upategi, etxalde eta mendietako elikagaiengatik. Euskal gastronomiak bere lanbidea ondo ezagutzen duten pertsona asko hartzen ditu, eta prestatzen jarraitzeko eta jakintza hori helarazteko gogo handia dute «adierazi du Amaia Barredok sarien banaketan, Lourdes Aedo Jantour, Antonio Barrena, Julián Méndez, Carmelo Lezana, Sonia Pérez eta Oscar Villasante´rekin batera.

Hauek izan dira finalistak: Jon Otxandio | Kanala Beach; Gabriel Huaman | Waman; Zuriñe García | Puente Colgante; Irene López | Gastronomía Bilbao; Jagoba Beitia | Damajuana; Jon Belloso | La Oficina; Carlos Urrutikoetxea eta Jerónimo Pando | Taberna Urruti; Olaia Fernández | Portuondo; Jon Mikel González Seiten | Kaitxo; Unai Elgezabal | Gure Ogia; Haizea Aretxabaleta | Txakoli Magalarte; Miguel López | Garena; Davide Dall ‘Amico | Mina; Olatz Bustinza | Homa Ondo; Garazi | Garena; Jose Ramón Losada | Garena

«Sustapen gastronomiko hau, askotan, isila eta bizia da: Bizkaian eta Euskadi osoan prestakuntza eta gizarte lan handia egiten ari da eta hor daude Ostalaritza eskolak, Bisubi bezalako erakundeak, elkarte sektorialak edo egoitza Bilbon duen Gastronomiaren Euskal Akademia bera» esan du Amaia Barredok.

«Uste det Euskadin – azpimarratu du Amaia Barredok ehun profesional baino gehiagoren aurrean- talentu horretaz harro egon gaitezkeela, baina ezin gara ereinotzetan lokartu: gure profesionalek, zorionez, beren egunerokoan egiten duten etengabeko prestakuntza behar da; lurralde bakoitzean sortu dituzten elkarteen kontaktuak; sareetan etengabe egotea, eta kongresu eta jardunaldi espezializatuetan parte hartzea».

Gaur egun, ia 12 mila ostalaritza-establezimendu daude Euskal Autonomia Erkidegoan (8.000 taberna eta 4.000 jatetxe) eta ia 3 mila Nafarroan (2.000 taberna eta 700 jatetxe).

BIZKAIA´ko GASTRO TALENTUA 2025

1 SUKALDARI ONENA Zuriñe García- Puente Colgante Boutique Hotel
2 TALENTU EKINTZAILE ONENA Gabriel Huaman -Waman
3 PRODUKTUAREN TRATAMENDURIK ONENA Olaia Fernandez de la Cuadra- Portuondo
4 GERTUTASUNEKO EKOIZPEN ONENA Mikel Garcia- Kaitxo
5 SUMILLER ONENA Davide Dall ‘Amico -Mina
6 ARRETA ONENA Garazi García- Garena ARETOAN
7 GOZOGILE ONENA Victor de Castro -Leku Ona
8 KOKTEL-FABRIKARIK ONENA Paola Saavedra -Kaia, Portugalete
9 PINTXO BARRA ONENA Iñaki Lazkano- Sorginzulo
10 BERRIKUNTZA/IRAUNKORTASUNA Aitor Parte- Amaren

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Kultura Departamentuak «La Música del Reino» lanaren hirugarren alea argitaratu du, Guillaume de Machaurti eskainia.

El Departamento de Cultura, Deporte y Turismo ha publicado el tercer volumen de la obra…

6 horas hace

Irango gatazkak lehen sektorean duen eragina aztertzeko lantalde bat sortu du Nekazaritza Kontseiluak

Nafarroako Nekazaritza Kontseiluak lantalde espezifiko bat sortu du ostiral goizean, Foru Gobernuko Landa Garapeneko eta…

6 horas hace

Next Generation funtsen bidez 500 milioi euro inguru gastatu dira Nafarroan otsailaren amaieran

Otsailaren amaiera aldera, Nafarroak 499,06 milioi euro gauzatu ditu Foru Komunitateari esleitutako MRR funtsen finantzaketa…

6 horas hace

Nafarroako Gobernuak erregularizazioari buruzko talde tailerrak eskainiko dizkie migratzaileei Iruñean, Lizarran, Tafallan eta Tuteran

Nafarroako Gobernuak, migrazioen arloko Oinarrizko Informazio eta Orientazio Zerbitzuaren bitartez, erregularizazioari buruz doako zenbait talde-tailer…

6 horas hace

Lurralde Kohesioak 190.527 euroko inbertsioa bultzatu du Uharteko Larrainak kaleko hornidura-sarea eta zoladura berritzeko

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_04_17 T* El consejero de Cohesión Territorial, Óscar Chivite…

6 horas hace

Irujo kontseilariak automatizazioa nabarmendu du “elikadura-industriarentzako funtsezko palanka” gisa, Gurpeara egin duen bisitan

Visita del consejero Irujo a la empresa Gurpea. Gurpean izan da ostiral honetan Nafarroako Gobernuko…

6 horas hace