Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

PRUEBA

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Fabrikazio Aurreratuaren Mahai Sektorialaren lehen bilera egin du gaur Eusko Jaurlaritzak. Helburua izan da euskal ekonomiaren sektore estrategiko honetako lanpostuak eta enpresak babestu eta defendatzeko erantzun publiko-pribatu bateratua koordinatzea. Bilera hau Jaurlaritzak bultzatutako Mahai Sektorialen bileretako bat da, siderurgiaren eta automobilgintzaren sektoreekin egindakoen ondoren.

Ildo horretan, lankidetzarako espazio honen garrantzia azpimarratu du Mikel Jauregik eta adierazi duenez, “Euskadiko Fabrikazio Aurreratuko teknologiaren sektoreak hazkunde-egoerari Estatu Batuetako ziurgabetasuna kontuan hartuta egin behar dio aurre”. Sektorea oso esportatzailea da, % 85etik gora esportatzen du, eta 1.328 milioi euroko kanpo-negozioa izan zuen 2024an. Zenbateko horretatik, 225 milioi euro —sektoreko esportazioen % 17— AEBra esportatu ziren. AEBko administrazioaren muga-zergen zuzeneko eraginaz gain, ziurgabetasun orokorreko egoeraren ondorioz, inbertsioak 2026 urtean geldiaraziko lirateke, eta horrek eragin zuzena izango luke sektorean.

Eusko Jaurlaritzak eta sektoreko enpresa nagusiek Fabrikazio Aurreratuaren sektoreari laguntzeko analisiak, diagnostikoak eta ekimenak partekatu dituzte gaur. Asteotan aipatu bezala, denbora errealean egingo zaio jarraipena muga-zergen bilakaerari, eta lehiakortasuna eta nazioartekotzea indartzeko elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute.

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua izan da Mahai Sektorialaren buru, eta enpresa nagusietako ordezkariek parte hartu dute —DanobatGroup, Fagor Automation, Fagor Arrasate, Loire Gestamp, Goizper, Shuton, Izar, Heroslam, eta Biele —, AFM klusterraren ordezkariak, Xabier Ortueta zuzendari nagusia, Unai Andueza, Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko foru diputatua eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun saileko, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako, Elkargi eta Confebaskeko ordezkariak bildu ditu gaur.

Mahaiko kideek erabaki dute jarraipen espezifiko eta koordinatua egitea, arriskuak aurreratzeko, muga-zergen eragina denbora errealean ebaluatzeko eta enpresei laguntzeko neurri berriak zehazteko, enplegua babesteko eta euskal fabrikazio aurreratuaren nazioarteko posizioa sendotzeko.

Sektorean duen eragina

Bileran, erakundeetako eta enpresetako ordezkariek muga-zergek Euskadiko Fabrikazio Aurreratuaren sektorean duten zuzeneko eta zeharkako eragina aztertu dute, eta nabarmendu da, Jauregi sailburuak adierazi bezala, Euskadiko Fabrikazio Aurreratuko teknologiaren sektoreak hazkunde-egoerari Estatu Batuetako ziurgabetasuna kontuan hartuta egin behar diola aurre.

Makina-sektoreak 991 milioi euro esportatu zituen 2024an, Eustaten arabera. Makinaren osagaiak, erremintak eta osagarriak batuta, 1.328 milioi euro izan ziren; hau da, Euskadiko esportazio guztien (30.963 milioi euro) % 4 baino gehixeago. Intentsitate teknologiko handiko sektorea da, Euskadiren nazioarteko posizionamendua sendotzen du, eta herrialde osoan berrikuntza eta balio erantsia sortzeko eragilea da.

Sektoreko muga-zergen ondoriozko gainkostua 32 milioi euro ingurukoa izango dela kalkulatzen da, eta Estatu Batuetan 20 eta 25 milioi arteko salmenta-bolumena galtzea.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0300 Gizon bat atxilotu dute Oñatiko taberna bateko zerbitzaria pistola simulatu batekin mehatxatzeagatik telefono mugikorra lapurtzeko

Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft…

1 hora hace

La familia Lascaray galardonada con el Premio Antonio Aranzabal 2026 en reconocimiento a su longeva trayectoria y arraigo al territorio

La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…

1 hora hace

Orio rompe tres décadas de sequía al imponerse en el Campeonato de España senior de bateles

La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…

1 hora hace

Detenido un hombre de origen magrebí por herir en el cuello con un cuchillo a su compañero de piso en Donostia

La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…

1 hora hace

Detenido un joven de origen magrebí en Villabona tras una serie de robos en comercios y vehículos

La Ertzaintza, en colaboración con la Policía Municipal de Villabona, arrestó ayer por la tarde…

1 hora hace