PRUEBA
Eskuragarri dago 2025eko urria-abendua aldiko jardueren agenda
Donostiako Udala, Gazteria sailaren eskutik, ‘Familiarekin jolasean‘ ekimena jarri du martxan beste behin. Ekimenaren helburu nagusia da gurasoak beren seme-alabekin jolastea eta beren denboraren zati bat haiekin pasatzea.
Jolasa, dibertsioa eta harreman familiarrak sustatu nahi ditu. Jolasek, jostailuek eta senitartekoekiko harremanek, haurren nortasunaren garapenean duten garrantziaz ohartarazi nahi diegu gurasoei eta gainontzeko senitartekoei, garapen horretan esku har dezaten.
Haurtxokoen larunbatetako tarte bat dago ekimen honetarako. Programa, larunbatetan 17:00etatik 18:15era, honako Haurtxokoetan gauzatzen da:
Haurtxokoetara 5 eta 11 urte (HH5-LH5) bitarteko haurrek beraien senitartekoekin, guraso zein anai-arrebekin, batera joan daitezke bertan antolatzen diren jolas, tailer, ikuskizun, etab.etan parte hartzera. Parte Zaharreko Haurtxokoan 5 eta 12 urte (HH5-LH6) bitarteko haurrentzat eta gurasoentzat da.
Hiruhilekoa hastearekin bat, haur eta gurasoei zuzendutako ‘Familiarekin jolasean‘ 2025eko urria-abendua aldiko jardueren agenda aurkeztu dugu. Ekintza hauen artean:
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…