PRUEBA
Aurtengo martxoan aurkeztu zuten Oarsoaldeko udalek (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) eskualdeko kirol klubetan euskara sustatzeko egitasmoa. Orduz geroztik, egitasmoan parte hartzea erabaki zuten zortzi klubek lanean dihardute Emuneko teknikarien laguntzaz, lau udaletako kiroleko eta euskara alorreko teknikarien koordinaziopean.
Oarsoaldeko udalek (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) kirol esparrua lehentasunezko alor gisa hartua dute euskararen erabilera normaltzeko bidean. Kirolaren izaera jostagarri edo ludikoak euskaraz aritzeko ohiturak errotzen lagunduko duela sinetsita daude.
Aktibatuz egitasmoak orain arte egindako urratsen berri eman dute egitasmoan parte hartzen ari diren eragile eta kirol talde guztiek Oiartzungo Elorsoro kiroldegian egindako agerraldian. Errenteriako Touringek eta Ereintzak, Lezoko Allerruk eta Munttarpek, Oiartzungo OKEk eta Otxek eta Pasaiako Trintxerpe KEk eta Pasaia KEk eta lau udaletako kiroleko eta euskarako ordezkari politikoek; Leire Mazizior, Mireia Kuesta, Iker Salaberria, Edorta Fernandez, Julen Rodríguez eta Laura Ré. Haiekin batera ziren Gipuzkoako, eskubaloi eta futbol federazioko arduradunak ere; Arantxa Arzak eta Manu Díaz.
Martxotik hona egindako lana azaltzeaz gain, agerraldia Aktibatuz! marka berria aurkezteko ere baliatu dute.
Proiektuaren helburua izango da kirol klub bakoitzak bere errealitatetik abiatuta eta aldi berean besteen ibilbideetatik elkar ikasiz, hizkuntza kudeaketa egokirako urratsak zehaztea eta urrats horiek martxan jartzea.
Apiriletik hasita kirol mahaia deitutako egitura sortu dute zortzi klub hauek. Iraila bitartean, egoera orokorraren eta klub bakoitzaren diagnostikoa egin dute elkarteek, eta orain, urritik aurrera klub bakoitzaren plana landuko dute Emunen aholkularitza teknikoarekin. Prozesuan, udaletako kirol eta euskara sailek eta aipatu kiroletako Gipuzkoako federazioek hartu dute parte.
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Laudion, ibilgailuetan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik; bi gizon, 29 eta…
Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft…
La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…
El primer encuentro tendrá lugar el 25 de abril, de 11:00 a 14:00 horas; los…
La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…
La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…