Categorías: albisteak-berriak

GALen ibilbideari eta ondorioei buruzko hausnarketa Monbar Hoteleko atentatuaren 40. urteurrena dela eta

PRUEBA

1985eko irailaren 25ean, ETAko lau kide, Jose Mari Etxaniz, Iñaxio Astiasuinzarra, Agustin Irazustabarrena eta Sabin Etxaide, metrailatuta hil zituzten GALen esanetara zeuden bi mertzenariok eta bosgarren pertsona bat zauritu zuten

Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean izan da gaur arratsaldez ‘Monbar Hotela, 40 urte. GALen sarraski handienari buruzko gogoetak’ solasaldia. Maitena Salinas kazetariak aurkeztuta, Jeronimo Riosek, Jon Mirena Landak eta Ainara Esteranek hartu dute parte. Solasaldiak GALen ibilbidea jorratu du historiaren, politikaren, zigor-arloaren eta giza arloaren, biktimen ikuspegitik, alegia.

Diziplina anitzeko ikuspegia, estatuak eragindako indarkeriaren larritasuna nabarmentzeko eta estatu-terrorismoa, eta horren ondorioak salatu eta ikusarazteko: giza eskubideen urraketa larriak eta zuzenbide-estatuaren porrota eta Espainiako demokraziaren kalitatea murriztea.

Gogora Institutuak antolatutako jarduera da hau, ‘Hotel Monbar, 1985. 40 urte GALen sarraski handienetik’ erakusketaren jarduera osagarria da. Erakusketa urriaren 20ra arte egongo da ikusgai Donostiako Ernest Lluch Kultur-Etxean.

Solasaldira bertaratutakoen artean: atentatuan hildako lau pertsonen senideak eta GALen beste zenbait biktima; Martín Zabalza, Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusia; Irati Goikoetxea eta Blanca Burusco, Nafarroako Gobernuko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuko arduradunak; Pilar Garaialde, Egiari Zor Fundazioko bozeramailea; Arantza González, Elkarrekin taldeko zinegotzia Donostiako Udalean, eta herri mailan bizikidetzaren arloan lanean diharduten elkarteetako kideak.

Jerónimo Ríos Zuzenbidean eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua da (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa). Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zientzia Politikoetan doktorea eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Humanitateetan doktorea. Gaur egun, irakasle laguntzaile doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zientzia Politiko eta Soziologiako Fakultatean.

Egoitz Gagorekin batera ‘El terrorismo de estado ante sus víctimas. Conversaciones a propósito del GAL’ liburuaren egilea. Liburu honek estatu-terrorismoari buruzko hausnarketa akademikoa, GALen atentatuen kontakizuna eta GALen eta estatuko beste indarkeria batzuen biktimei egindako elkarrizketak biltzen ditu.

Jon Mirena Landa Zigor Zuzenbideko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean, EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria izan da, eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Biktimen Balorazio Batzordeko kidea da.

Ainara Esteran Egiari Zor Estatuko indarkeriaren biktimen fundazioko kidea da. Bere lana biktima horien arretari eta laguntzari lotuta dago eta, beraz, bertatik bertara ezagutzen ditu Estatuko biktimek gaur egun oraindik ere pairatzen dituzten beharrizan materialak eta moralak eta arlo horretan dituzten gabeziak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0301 Hiru gizon atxilotu dituzte Laudion ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Laudion, ibilgailuetan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik; bi gizon, 29 eta…

3 horas hace

26_0300 Gizon bat atxilotu dute Oñatiko taberna bateko zerbitzaria pistola simulatu batekin mehatxatzeagatik telefono mugikorra lapurtzeko

Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft…

6 horas hace

La familia Lascaray galardonada con el Premio Antonio Aranzabal 2026 en reconocimiento a su longeva trayectoria y arraigo al territorio

La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…

6 horas hace

Orio rompe tres décadas de sequía al imponerse en el Campeonato de España senior de bateles

La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…

6 horas hace

Detenido un hombre de origen magrebí por herir en el cuello con un cuchillo a su compañero de piso en Donostia

La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…

6 horas hace