Categorías: albisteak-berriak

Euskadik Estatuko Bioteknologia azokarik garrantzitsuena hartuko du 2026an

PRUEBA

Azoka antolatzeko lekukoa jaso dute gaur goizean Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordeak eta Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde lehiakortasun eta atzerriko sustapenerako zuzendariak

Bartzelonan, urriaren 7tik 9ra egin den Biospain 2025 azokaren azken egunean jaso dute datorren urteko azoka antolatzeko lekukoa Jaione Ganzaráin, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Cristina Mugica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde lehiakortasun eta atzerriko sustapenerako zuzendariak. 2026ko irailaren 29tik urriaren 1era egingo da Biospain azoka BECen.

Lekukoa hartzerakoan Sailburuordeak esan du ‘Plazer eta ohore handia da azoka hau datorren urtean Euskadin ospatzea. Eta ez da kasualitatea, 2002tik Euskal Autonomia Erkidegoak biozientzien eta bioteknologiaren aldeko apustu iraunkorra egin duelako, bereziki osasunari aplikatuta. Biozientziei eta bioteknologiari lotutako garapen sozioekonomikoarekin dugun konpromisoa erabat lerrokatuta dago Europako berrindustrializazioaren ikuspegiarekin, osasun sektorearen garrantzi geoestrategikoaren aitorpenarekin eta balio kate biosanitario osoan kanpoko mendekotasuna murrizteko beharrarekin.’

Ekitaldian izan dira Silvia Labé, Biocat erakundeko Marketing, Komunikazio eta Adimen Lehiakorreko zuzendaria, Ion Arocena, Asebioko zuzendari nagusia, Idoia Muñoz, Basque Health Clusterreko zuzendaria eta Cristina Oyón, Spriko zuzendari nagusiaren albokoa, azokan parte hartu duten euskal enpresetako ordezkariekin batera.

Euskadi Basque Country standa Bartzelonan

Eusko Jaurlaritzak, Sprik eta BHC-Euskadiko Osasun Klusterrak stand bateratua izan dute Bartzelonan, Euskadi-Basque Country Innovation Land markapean. Euskal osasun ikerkuntzako Bioinstitutuekin, hau da Bioef, BioAraba, BioBizkaia, BioGipuzkoa eta Biosistemakekin batera, sektoreko zazpi enpresak osatu dute standa: BioComputing, Golden Gait Biotech, Hawk, Innoprot, Tad, Miramoon eta Ubikare. Enpresok euren parte hartzearen balorazio positiboa egin dute, hiru egunetan zehar hainbat harreman lotzea lortu baitute, azokan zehar antolatutako jardunaldi eta mahai inguruetan parte hartzearekin batera.

34 herrialde, 2.400 parte hartzaile, 1.065 erakunde, 250 erakusketari eta 4.600etik gora batzar, eta 76 inbertsio-erakundetako 140 inbertitzaile, hauek dira Biospain 2025 azokak eman dituen zenbakiak Bartzelonako Firan egin den azokan.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiako Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean onartutako gaiak

Hondartzak, Euskara batzordeak Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean gai hauek onartu ditu: Hondartzak Tokiko Gobernu…

2 horas hace

Donostiak “Zure hiria zaintzen” programako sariak banatu ditu Tabakaleran

Donostiako Udalak “Zure hiria zaintzen” hezkuntza programaren hirugarren edizioko sari banaketa ekitaldia egin du gaur…

2 horas hace

Barakaldoko Gizarte Kohesio Arloak migratzaileen erregularizazioari buruzko hitzaldi berriak bultzatu ditu maiatzaren 7an eta 12an

Nuria Rodríguez arloko zinegotzi delegatuak adierazi duenez, «astelehenetik erregularizazioarekin lotutako eskaerak jasotzen ari gara, hala…

2 horas hace

BreakOnStage 2026 Dantza urbanoen nazioarteko jaialdia

Breakdance Herriko Plazan 17:00etatik 18:45etara. Doako sarrera. Breakdance lehiaketa bi modalitatetan jokatuko da. Alde batetik,…

2 horas hace

Barakaldok izapide bat gaitu du bere webgunean, erregularizazio-prozesuan dauden pertsonek txostenak errazago eskatzeko

Alkatetzak, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bitartez, udaletxera hurbiltzen diren pertsonei informazioa emateko eta izapideak errazteko…

2 horas hace

Donostiako Udalak Koparen ospakizunean Donostiaren erantzun eredugarria eskertu du

Alkateak azpimarratu du mugikortasun, garbiketa eta larrialdi zerbitzuek ‘oso ondo’ funtzionatu zutela ‘hiriko erronka baten…

2 horas hace