Hondartzak, Euskara batzordeak
Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean gai hauek onartu ditu:
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du hiriko hondartzetan eguzkitakoak, aulkiak eta etzaulkiak alokatzeko abonatuei arreta emateko zerbitzuaren kontratazio-espedientea, 705.039 euroko aurrekontuarekin eta bi urteko egikaritze-epearekin, hiru luzapen posiblerekin (bakoitza gehienez urtebetekoa).
Kontratuaren xedea da Kontxa, Ondarreta eta Zurriola hondartzetan honako zerbitzu publiko hauek ematea, ingurumena errespetatuz:
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du BAGERA DONOSTIAKO EUSKALTZALEEN ELKARTEA lizitatzaileari esleitzea Donostiako auzoetako euskara batzordeak sortu, koordinatu eta dinamizatzeko zerbitzuaren kontratua. Kontratuaren hasierako iraupena 2 urtekoa izango da, eta urteko gehieneko aurrekontua 41.150 eurokoa.
Auzoetako euskara batzordeei, zerbitzu honen bitartez, ondoko gaietan laguntza eta aholkularitza emango zaie: egoera soziolingustikoaren auzoko diagnostikoa egiten, Donostiako Euskararen Plan Orokorraren irizpideak eta auzoaren ezaugarriak kontuan edukiz euskararen erabilera indartzeko auzoko plan integrala diseinatzen, auzoko eragileekin harremanak lantzeko bilerak eta topaketak egiten, ekintzak eta jarduerak antolatzen, beste auzoetako euskara batzordeekin harremantzen eta, oro har, funtzionamendurako beharrezko laguntza eskaintzen.
Donostiako auzoetako euskara batzordeak bolondresez osatuak daudenez, eta batzorde horien egitekoetako bat Donostiako Euskararen Plan Orokorraren baitan sortzen diren ekintzak eta jarduerak auzo mailan aurrera eramatea denez, funtzionamendua hobetzeko beharrezkoa da dinamizatzaile baten figura.
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…
Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…