Categorías: albisteak-berriak

Gernikako Estatutua osatzeko eta eskualdatzeko dauden eskumenak ixteko 10 proposamen zehatz aurkeztu ditu Jaurlaritzak

PRUEBA

Joan den astean hitz eman bezala, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxena Madrilera itzuli da astebete beranduago. Gaurkoan, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Ángel Víctor Torresekin batzartu da Eusko Jaurlaritzak landutako dokumentazioa eskura emateko, eskualdatzeke dauden eskumenak ezarritako egutegiaren baitan eta adostutako epean ixte asmoz.

Legegintzaldiko lehen urtean, 10 akordio lortu dira honako 10 eskumen hauek eskualdatzeko: itsasertza antolatzea eta kudeatzea; kultura-fundazioak eta -elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak; Euskal Autonomia Erkidegoan lan-harremana duten atzerritarren norberaren edo besteren konturako hasierako lan-baimenak; meteorologia eta klimatologia; itsas salbamendua; laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak zabaltzea (Bizkaiko Makineria Egiaztatzeko Zentro Nazionala); Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko prestazioak; eskola-aseguruaren kudeaketa; langabezia-prestazioa eta langabezia-sorospenaren kudeaketa.

Hilabetetako lan mardularen ondoren, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eman dizkio gaur indarrean dagoen legeriaren baitan, Gernikako Estatutu osatzeko landutako 10 proposamenak. «Proposamen egingarriak dira, eta adostutako epean gauzatu daitezke, horretarako borondate eta bultzada politikoa badago” adierazi du Ubarretxenak ministroarekin izandako bileraren ostean.

«Derrigortzen gaituen akordio bat daukagu, eta hau bete egin behar da -gaineratu du Ubarretxenak-, Eusko Jaurlaritzatik gure lanak egin ditugu, eta orain, Espainiako Gobernua da fitxa mugitu eta bere hitza bete behar duena».

«Eusko Jaurlaritzak dokumentuak entregatu ditu, etxeko lanak egin ditu, akordiorako borondatea erakutsi du; horregatik, Espainiako Gobernuaren erantzukizun politikoa eskatzen dugu, borondate hori ekintzen bidez egikaritu dadin, atzerapenik gabe; ez dugu pribilegiorik eskatzen, errespetu instituzionala baizik eta legea betetzea», esanez amaitu du Ubarretxenak.

Espainiako Gobernuari helarazitako 10 proposamenak

Azken hilabeteotan, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak eskumenen inguruko negoziaketa lau 4 blokeren baitan landu dute: Gizarte Segurantza; Azpiegiturak, Segurtasun Publikoa eta Ogasuna, Finantzak eta Enpresa.  Aipatutako multzoei jarraiki, honako hau da Espainiako Gobernuari helarazitako 10 proposamenen zerrenda:

1. BLOKEA – GIZARTE SEGURANTZA

  1. proposamena, honako hauek barnebiltzen ditu:
  • Mutualitate laguntzaileak eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza (azken honen luzapena)
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren kotizaziopeko prestazioak /Itsasoko Gizarte Institutua
  • Soldatak Bermatzeko Funtsa
  • Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoaren kudeaketa

2. BLOKEA – AZPIEGITURAK

  1. proposamena: Interes orokorreko portuak
  2. proposamena: Turismoko paradoreak

3. BLOKEA – SEGURTASUN PUBLIKOA

  1. proposamena: Ibilgailuen trafikoa eta zirkulazioa
  2. proposamena: Udal-hauteskundeen araubidea

4. BLOKEA – OGASUNA, FINANTZAK ETA ENPRESA

  1. proposamena: Kreditu ofiziala eta bankuak
  2. proposamena: Aseguru pribatuak
  3. proposamena: Nekazaritzako Aseguruak
  4. proposamena: Herri Lanen Azterlan eta Esperimentazio Zentroa (CEDEX). Transferentzia handitzea ikerketan eta garapen zientifiko eta teknikoan eta berrikuntzan
  5. proposamena: Industria-enpresa txiki eta ertainei zuzendutako sustapena, laguntza eta finantzaketa. Zabaltzea.

Amaitzeko,  adierazi behar da lau gai eskualdaketa- mekanismo formaletik kanpo geratu direla, gaur egun ez dutelako xederik edo beste tresna arauemaile batzuen bidez jada Euskadik funtzio horiek bereganatuak dituelako. Zehazki, gai horiek dira: hidrokarburoak, Estatuko sektore publikoa, balore-merkatua eta arrantza-merkatuaren eta itsas laboreen antolaketa eta orientazioa.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0303 Gasteizen gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik, eta oinezko bati lapurreta egiteagatik ikertu dute

Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…

6 horas hace

Rufus T. Firefly taldeak Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…

6 horas hace

Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Planaren % 86 martxan edo eginda, bi urteko ibilbidearen balantze positiboa egin du Hondarribiko Udalak

Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…

6 horas hace

Liburuaren Eguna ospatzeko ekintzak Hondarribiko Liburutegian

Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…

6 horas hace

Arrestado un conductor en la AP-8 por trasladar ilegalmente a ocho personas en una furgoneta robada

La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…

6 horas hace