Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak zientziaren, teknologiaren eta etikaren arteko lankidetza sustatzen du adimen artifizialaren prestakuntza-erronkei aurre egiteko

PRUEBA

  • Guztira 70 lagunek parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak, BRTAk eta Globernancek antolatutako jardunaldi honetan, adimen artifizialak etikaren, gizartearen eta lehiakortasunaren alorretan dituen erronkak aztertzeko

Eusko Jaurlaritzak, Basque Research & Technology Alliancek (BRTA) eta Gobernantza Demokratikoko Globernance Institutuak jardunaldi hau antolatu dute gaur, Vicomtech zentro teknologikoaren laguntzaz, Zamudioko Parke Zientifiko Teknologikoan: “AA lehiakor, etiko eta gizartearekiko arduratsu baterako prestakuntza-arloko erronkak”,  Topaketa honek zientziaren eta teknologiaren alorreko, eremu akademikoko eta erakundeetako 70 profesional bildu ditu, adimen artifizialaren inguruko prestakuntza etikoak dakartzan erronkez eta aukerez eztabaidatzeko.

Jardunaldia hasteko, hitza hartu dute Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntzako eta 2030 Agendako zuzendari Asier Aranbarrik; BRTAko zuzendari nagusi Rikardo Buenok eta Globernanceko proiektuen koordinatzaile Mikel Cabellok, jardunaldiaren helburuak eta adimen artifizialaren inguruko Euskadiko lan-testuingurua aurkezteko.

“Adimen artifizialak komunitatearen zerbitzura egon behar du. Helburua da ematen duen potentzialaz baliatzea, ez soilik lehiakortasuna hobetzeko, baizik eta balio demokratikoak eta komunitatearen zentzua indartzeko. AA guztion onurarako tresna bihur daiteke, eta halaxe behar du, autokraziaren aldeko tentazio ororen aurka egiteko”, adierazi du Asier Aranbarrik.

Jarraian, Daniel Innerarity filosofo eta gobernantzan adituak lehen hitzaldia eman du, “AA, teknologia konplexu bat mundu konplexu batean” izenekoa, eta azpimarratu du teknologiaren, gizartearen eta demokraziaren arteko harremana birpentsatu beharra dagoela, munduan elkarrekiko mendekotasuna gero eta handiagoa den honetan.

Goizak aurrera egin ahala, hitzaldiak bata bestearen atzetik etorri dira: Anibal Astobizak (Granadako Unibertsitatea) eta Txetxu Ausinek (IFS-CSIC) adimen artifizialaren alderdi etikoei eta lehiakortasunari buruzko hitzaldiak eman dituzte, eta, haietan, landu dute erreferentziazko zer esparru behar ditugun garapen teknologiko etiko, arduratsu, jasangarri eta balio demokratikoak errespetatzen dituen bat bermatzeko.

Halaber, Vicometecheko zenbait adituk AAko proiektu errealetan etika txertatzen daukaten esperientzia azaldu dute. Hain zuzen, Antolakuntzako eta Gobernantzako zuzendari Edurne Loyarte, Ixabel Arbide aholkulari juridikoa eta Segurtasunerako Bideo Analisi Adimenduneko saileko ikerlari Mikel Aranburu aritu dira hitzaldian.

Jardunaldia amaitzeko, Txetxu Ausinek moderatutako mahai-inguru bat egin dute, eta, han, AA etiko, arduratsu eta lehiakorrak dituen erronka eta dilema nagusiak eztabaidatu dituzte, besteak beste, mundu-mailako arauketa, etika teknologian txertatzea eta diziplina anitzeko taldeen arteko komunikazioa.

Topaguneak duen ikusmolde kolaboratiboa azpimarratu du Txetxu Ausinek, baita zientzia, teknologia eta balioak lotzen dituzten hausnarketarako guneak sustatzeak duen garrantzia ere.  “Dagoeneko inguruan dugu AA, eta tartean dauden eragile guztien laguntza behar dugu irizpide etikoei jarraituz garatzen eta erabiltzen dela bermatzeko, eta konfiantza publikoa sortuko duten eta teknologia gizarteak eskuratzen duela ziurtatzeko azpiegiturak eta prozesuak garatzeko”, baieztatu du Ausinek.

Ekitaldi honek indartu egin du I+G+Bko euskal ekosistemak eraldaketa digital arduratsuarekin duen konpromisoa, eta oinarriak ezarri ditu gizartearen ongizatearekin eta aurrerakuntza jasangarriarekin bat datozen proiektu teknologikoetarako.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0345 Donostian bi pertsona atxilotu dituzte eta hirugarren bat ikertu bankuko txartel bat lapurtu eta erosketak egiteko erabiltzeagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…

7 horas hace

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

10 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

10 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

10 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

10 horas hace

Licitada la construcción de 83 apartamentos intergeneracionales en Riberas de Loiola

El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…

10 horas hace