PRUEBA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) gaur argitaratu du Vitoria-Gasteizko tranbia Zabalganara zabaltzeari buruzko informazio-azterketaren eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterketaren behin betiko onarpena. Susana García Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren iritziz, hiriko tranbia-sisteman orain arte egin den “zabaltze anbiziotsuenak urrats erabakigarria egin du gaur”.
“Horrek agerian uzten du proiektuak aurrera egiten duela eta urrats irmoak egiten dituela, urte honen amaieran obrak lizitatu daitezen” eman du aditzera garraio-arduradunak. Administrazio-aurrerapauso horrek ahalbidetzen du trazadura eraikitzeko proiektua obrak hasi aurretik onartzea. Eraikuntza-proiektua oso fase aurreratuan dago, Mugikortasun Jasangarriaren Sailak aldi berean lan egin baitu horretan, tranbia Zabalganara lehenbailehen irits dadin.
Zabaltze horren helburua da hirian biztanle gehien duen auzoa Vitoria-Gasteizko erdigunearekin lotura hobea izatea, eta tranbiaren gainerako lineetarako eta Bus Elektriko Iraunkorrerako beste linea osagarri bat bermatzea. “Vitoria-Gasteizek merezi du tranbia-sistema hiriko auzorik gazteenera eta biztanle gehien dituenera iristea, eta belaunaldi gazteenek eguneroko bizitzan babesten duten garraio publiko jasangarriaren bidez egitea. Eta hori lehenbailehen gertatzea nahi dugu, beste hamaika geraleku horien bidez hiriko herritarrak gehiago eta hobeto konekta daitezen”, adierazi du Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak.
Vitoria-Gasteizko tranbia zabaltzearekin, tranbiak 6,3 kilometro gehiago izango ditu eta hamaika geraleku gehiago, baita Betoñuko etorkizuneko kotxetegietatik gertu egongo den geralekua ere. Izatez, kotxetegi horiek beharrezkoak izango dira azpiegitura berriari zerbitzu egingo dioten trenak hartzeko. Kotxetegien eraikuntza-proiektua joan den ekainean adjudikatu zen, eta hamabi hilabeteko epea dago proiektua idazteko. Trazadura berriak ardatz komuna izango du Lovainatik Zabalgana eremuraino, eta bertan bi adarretan banatuko da, Mariturri eta Aldaia, auzoko biztanle gehienengana irits dadin.
Urtarriletik abuztura bitartean, Euskotrenek kudeatzen duen garraiobide horrek 7,6 milioi bidaia baino gehiago egin zituen, hau da, 2024ko aldi berean baino ia % 11 gehiago.
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…
La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…
El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…
La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…
El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…