Categorías: albisteak-berriak

Hondarribiko Udalak administrazioa indartzen jarraitzen du

Hondarribiko Udalak beste urrats garrantzitsu bat eman du udal administrazioa sendotzeko bidean. Goizeko 10:00etan, Ficoban, bost administrari lanpostu betetzeko hautaketa-prozesuaren lehen azterketa egin da, eta ia 600 lagunek hartu dute parte.  Prozesu hau udal lan-eskaintza arruntaren barruan kokatzen da, administrazioa indartu eta egituratzeko helburuarekin.

Igor Enparan Araneta alkateak nabarmendu du gaurko deialdia udalaren ibilbidean “mugarri garrantzitsua” dela. “Azken urteotan egindako lanari esker, Hondarribiko Udalak ia guztiz amaitu du egonkortze prozesua. Orain, hautaketa-prozesu arrunten garaia abiatu dugu. Horrek erakusten du administrazioa indartzen ari garela, ezinbestekoa baitaa gure herritarrei kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeko”.

Egonkortze prozesuak 20/2021 Legetik eratorri ziren, administrazio publikoetan urteetan pilatutako aldi baterakotasunari irtenbidea emateko. “Hondarribiko Udalean egoera nahiko larria zen, aldi baterakotasun tasa %70ekoa zelarik legea indarrean sartu zenean”, azaldu du alkateak. Lege horretatik eratorrita, Udalak 41 lanpostu deitu zituen, 17 hautaketa-prozesu ezberdinetan banatuta, eta horrek “gaur egun 37 udal-langile egonkortuta izatea ekarri du, gainerakoak bidean dauden bitartean”, nabarmendu du Enparanek.

“Udalera iritsi ginenetik lehentasun nagusietako bat izan da langileen egoera egonkortzea eta lan-baldintzak hobetzea, zuzenean baitakar herritarrei eskaintzen diegun arreta eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea”, adierazi du Enparanek.  Egindako hautaketa prozesuak honakoak izan dira:

Egonkortze-fasea ia amaituta, Udalak orain hautaketa arruntak jarri ditu martxan, karrerako funtzionario bidez beteko diren plazetarako. Alkatearen hitzetan, “helburua argia da: udal administrazio sendoa izatea eta herritarrei zerbitzu hurbil, azkar eta eraginkorrak eskaintzea”.

Gaurko bost administrari plaza betetzeko hautaketa prozesu honetaz aparte, beste zenbait deialdi jarri ditu udalak martxan. 2025ean, guztira, bi arkitekto, bost udaltzain, lau administrari, kontratazio arduradun bat, hirigintzako teknikari bat, bi arkitekto tekniko eta ekonomiaren sustapenerako teknikari plaza bat atera dira lehiaketara. Enparanek azpimarratu du “udal gobernuak hasieratik egin duen apustuaren isla” dela prozesu hau guztia, eta aurreratu du “datozen asteetan gizarte langile lanpostua ere publikatzeaz gain, karrerako funtzionario izateko beste hainbat plaza ere aterako direla datorren urtean”.

Hautaketa prozesu guztien informazioa udalaren webgunean dago eskuragarri.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bilbon oinezko bati eraso eta lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta, oinezko bati telefono…

5 horas hace

Athleticek Premier International Cup-eko bigarren jardunaldia jokatuko du Leeds Uniteden aurka

Gazteak A taldea da asteazkenean (20:00etan) Lner Community Stadium-en arituko den taldeko zati nagusia Athletic…

8 horas hace

Bi urte eta erdiko lanen ondoren Leioako Iparragirre kalea asfaltatzearekin amaiera eman zaio Avanzada estaltzeari

Iparragirre kalea asfaltatuz Bizkaiko Foru Aldundiak amaitutzat jo ditu Leioako Avanzadan BI-637 errepideak  eragiten zuen…

8 horas hace

Enpleguaren eta kontsumoaren bilakaera onak Bizkaiko zerga-bilketaren gorakada eragin du

Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko ekitaldirako egindako aurreikuspena eguneratu du eta 2026an bilduko denaren aurrekontua egin…

8 horas hace

Alberto Palomerak eta Rober Garayk «Urdaibai Incógnito» aurkezten dute, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Alberto Palomerak eta Rober Garayk osatutako LePatafisic Cabinet bikote sortzaileak bere azken argitalpena aurkeztu du…

8 horas hace

Ttanta Egunaren bigarren edizioa, Zarauzko Udalak antolatuta

Datorren azaroaren 13an, 10:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan egingo da Ttanta Egunaren bigarren edizioa, Zarauzko Udalak…

8 horas hace