Urriaren 24an Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta hori dela eta Hondarribiko liburutegian egitarau berezi bat antolatu dugu.
Urriaren 24ean, goizeko 11etatik 13:30era, Lupe Calvok idatzitako Pertsona izatearen balioa: Lourdes Ibañez de Gauna, gizarte-ekintzan aitzindari liburuaren irakurraldia egingo dugu.
Irakurketa taldeetako, tailerretako eta liburutegiko erabiltzaile eta langile guztiak gonbidatu nahi ditugu ekitaldi honetan parte hartzera. Liburutegia eraikin soil bat baino askoz gehiago da, pertsona guztion artean sortzen dugun espazioa da, eta ekitaldi honekin bere balio sozial eta kulturala nabarmendu nahi dugu.
Izena emateko, whatsapp (688 86 08 46), telefono (943 11 12 85) edo email (liburutegia@hondarribia.eus) bidez harremanetan jar daiteke.
Ospakizunekin jarraituz, urriaren 25ean, larunbata, liburutegia kalean izango da berriz, eta San Pedro kalean postu bat jarriko dugu, eguraldiak laguntzen badu, Igandean, arratsaldeko 18etan, Papillon zineklubarekin elkarlanean, Carlos Saurak zuzendutako Deprisa, deprisa (1981) pelikularen emanaldi berezia izango da Kultur Etxean. Pelikulak Urrezko Hartza irabazi zuen Berlingo Zinemaldian. Pelikularen aktore protagonista, Jose Antonio Valdelomar, Pertsona izatearen balioa liburuan aipatzen den pertsona bat da
Ertzainek 22 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta, oinezko bati telefono…
Gazteak A taldea da asteazkenean (20:00etan) Lner Community Stadium-en arituko den taldeko zati nagusia Athletic…
Iparragirre kalea asfaltatuz Bizkaiko Foru Aldundiak amaitutzat jo ditu Leioako Avanzadan BI-637 errepideak eragiten zuen…
Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko ekitaldirako egindako aurreikuspena eguneratu du eta 2026an bilduko denaren aurrekontua egin…
Alberto Palomerak eta Rober Garayk osatutako LePatafisic Cabinet bikote sortzaileak bere azken argitalpena aurkeztu du…
Datorren azaroaren 13an, 10:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan egingo da Ttanta Egunaren bigarren edizioa, Zarauzko Udalak…