Categorías: albisteak-berriak

Urriaren 24a Liburutegien Nazioarteko eguna

Urriaren 24an Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta hori dela eta Hondarribiko liburutegian egitarau berezi bat antolatu dugu.

Urriaren 24ean, goizeko 11etatik 13:30era, Lupe Calvok idatzitako Pertsona izatearen balioa: Lourdes Ibañez de Gauna, gizarte-ekintzan aitzindari liburuaren irakurraldia egingo dugu.

Irakurketa taldeetako, tailerretako eta liburutegiko erabiltzaile eta langile guztiak gonbidatu nahi ditugu ekitaldi honetan parte hartzera. Liburutegia eraikin soil bat baino askoz gehiago da, pertsona guztion artean sortzen dugun espazioa da, eta ekitaldi honekin bere balio sozial eta kulturala nabarmendu nahi dugu.

Izena emateko, whatsapp (688 86 08 46), telefono (943 11 12 85) edo email (liburutegia@hondarribia.eus) bidez harremanetan jar daiteke.

Ospakizunekin jarraituz, urriaren 25ean, larunbata, liburutegia kalean izango da berriz, eta San Pedro kalean postu bat jarriko dugu, eguraldiak laguntzen badu, Igandean, arratsaldeko 18etan, Papillon zineklubarekin elkarlanean, Carlos Saurak zuzendutako Deprisa, deprisa (1981) pelikularen emanaldi berezia izango da Kultur Etxean. Pelikulak Urrezko Hartza irabazi zuen Berlingo Zinemaldian. Pelikularen aktore protagonista, Jose Antonio Valdelomar, Pertsona izatearen balioa liburuan aipatzen den pertsona bat da

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0345 Donostian bi pertsona atxilotu dituzte eta hirugarren bat ikertu bankuko txartel bat lapurtu eta erosketak egiteko erabiltzeagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…

5 horas hace

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

8 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

8 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

8 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

8 horas hace

Licitada la construcción de 83 apartamentos intergeneracionales en Riberas de Loiola

El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…

8 horas hace