Igande honetan egingo da Kai Jaiaren hamargarren edizioa, eta Ertzaintzak Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero batek itsasoan egindako erreskate-simulakroarekin eta Txakur Unitatearen erakustaldiarekin parte hartuko du ekitaldian.
Urriaren 19an, igandean, egingo da Getxoko gurutzaontzien terminaleko kaian Portu Agintaritzak antolatutako Kai Jaiaren edizio berria, eta, aurreko urteetan bezala, Ertzaintzak parte-hartze aipagarria izango du programatutako ekintza ugarien barruan.
Horrela, 11:30ean, Zaintza eta Erreskate Unitateak simulakro bat egingo du, eta horren barruan helikoptero batek itsasoan zegoen pertsona bat erreskatatu eta kaira eramango du.
Gero, 12:40 aldera, Txakur Unitateak erakustaldia egingo du espezialitate desberdinetako txakurrekin jaieguna ospatzeko hurbilduko den jendearen aurrean.
Ekitaldiaren helburua da herritarrei modu hezitzailean eta, aldi berean, ludikoan, hurbiltzea Bilboko Portuan egunero lan egiten duten pertsonen lanbideak eta jarduera, horien artean Ertzaintzarena.
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…
La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…
El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…
La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…
El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…