Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak 700.000 euro bideratuko ditu, besteak beste, hazitarako patataren ekoizpena biziberritzeko

  • Laguntza horiek ekoizpen-, eraldatze- eta merkaturatze-egitura berriak finkatzea dute helburu, elikagaien ekoizpena kalitate ziurtatuko erregimenen pean indartzen dute eta gazteak sartzea ahalbidetzen dute.
  • Azpisektore jakin batzuei laguntzak ematea planteatzen da, lanean hasteko apustua egiten duten edo nekazaritza-jarduera dibertsifikatu nahi duten ekintzaileei laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2025. urterako nekazaritzako azpisektorearen dibertsifikaziorako laguntzen deialdia egin du, kalitateari edo ekoizpen-eraldaketari lotutako berrikuntzaren baitan. Dirulaguntza jaso dezaketenen artean, besteak beste, hazitarako patata dago, Euskadiko nekazaritzako elikagaien katean funtsezkoa delako. Horrela, Eusko Jaurlaritzak laborantza hori sektorearen laguntzarekin berreskuratzeko apustu argia egiten du.

 “Patata funtsezko produktua da gure gastronomiarentzat. Arabak baldintza ezin hobeak ditu patata ekoizteko, bai ereiteko eta kontsumitzeko; hainbat propietate bateratzen dira, hala nola kalitatea eta landare-osasuna. Laguntza hauen bidez, Laguntza hauen bidez, ekoizpena suspertu nahi dugu, sektorearen balio erantsia eta etorkizunerako errentagarritasuna hobetuta”, azpimarratu du Amaia Barredo sailburuak.

Laguntza horiek eskuratu ahal izateko, hazitarako patata ekoizten duten pertsonek, ezarritako baldintza orokorrak betetzeaz gain, 2025ean barietate babestuen ziurtagiria duen hazitarako patataren hektarea bat gutxienez landu beharko dute, laborantzan prestakuntza espezializatua dutela egiaztatu beharko dute eta Euskadin baimendutako ekoizlea den erakunde batekin hitzarmena sinatu beharko dute.

Aginduak bi laguntza-ildo biltzen ditu, eta bateragarriak izango dira, ustiategi bakoitzeko 110.000 euroko mugarekin.

Lehenengo ildoa ekoizpen-jarduera garatzen lagunduko duten inbertsioak ordaintzeko da; adibidez, fitosanitarioen erabilera murriztera bideratutako edo biltzeko makinak erosteko. Proiektu bakoitza gehienez 70.000 eurorekin lagundu ahal izango da diruz.

Bigarren ildoak nekazaritzako jarduerak abiarazten lagunduko du, gehienez 40.000 eurorekin, edo ekoizpen-ahalmena handitzen, 35.000 euroko mugarekin. Bigarren ildo horretan sartzeko, hazitarako patataren ekoizleek enpresa-plan bat aurkeztu beharko dute.

Bi ildo horietan, emakumeek, gazteek, titulartasun partekatuko erregimenari atxikitako ustiategiek edo elkarteek aurkeztutako proiektuak bultzatuko dira.

Diruz lagundu daitezkeen gainerakoak, hazitarako patataz gain, honako hauek dira: lupulu-ekoizpena, intxaurrondo- eta hurritz-plantazioak, ahuntz-esnea, trufa, hotzean prentsatzeko olio-landareak giza edo animalien elikadurarako, olibadia, mahairako sagarra, fruitu gorriak eta kirol-zaldia.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0345 Donostian bi pertsona atxilotu dituzte eta hirugarren bat ikertu bankuko txartel bat lapurtu eta erosketak egiteko erabiltzeagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…

4 horas hace

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

7 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

7 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

7 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

7 horas hace

Licitada la construcción de 83 apartamentos intergeneracionales en Riberas de Loiola

El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…

7 horas hace