Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak Osasun Ministerioari eskatu dio azkartu dezala Kontu Auzitegiak Konpentsazio Funtsa gardentasunez arautzeko eskatzen duen araudiaren garapena

Osasun Ministerioak azken orduetan hainbat komunikabidetan emandako informazioaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak honako hau jakinarazten du:

  1. Osasun Ministerioak onartu du Konpentsazio Funtsaren likidazioa kalkulatzeko sistema anomaloa dela
  1. Osasun Ministerioak onartu du Euskadik azken hamarkadan egindako likidazioa neurriz kanpokoa dela
  1. Osasun Ministerioa da Konpentsazio Funtsa arautzen duen metodologia gardena eta zorrotza izan dadin zaintzeko ardura eta eskumena duen erakundea
  2. Osasun Ministerioak berak proposatu du urriaren 24ko Lurralde Kontseiluaren gai-zerrendatik kentzea 2023ko eta 2024ko Konpentsazio Funtsaren likidazioari buruzko puntua, hain zuzen ere okerrak direlakoan
  3. Osasun Ministerioak onartu du ez duela irizpide argirik, ez eta metodologia egiaztaturik ere AKZ guztietarako erreferentzia izango dena, eta kudeaketa-prozedura bakoitzaren esku utzi du sistema
  4. Osasun Ministerioak, bere eskumenaren eta erantzukizunaren arabera, behin betiko bultzatu behar du FOGAren arau-garapena, Kontu Auzitegiak eskatzen dion bezala

Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioak kudeatutako osasun-laguntzagatiko gastuen konpentsazio-sistemaren fiskalizazio-txostenak jasotzen duenez, 2017ko ekitaldian: 

“… 

FOGAren kudeaketa- eta banaketa-irizpideak eta -prozedurak zehazten dituen arau-garapen hori ezean, MSCBSk funts horren likidazioak egin izan ditu sortu zenetik, konpentsazio-sistemaren fiskalizazio-txostenaren Jarraipen Batzordeak eta CPFk horri buruz hartutako erabakiekin bat etorriz. Hala ere, organo horiek ez dute ahalmenik gai horren arau-garapena onartzeko. Konpentsazio-sistemaren fiskalizazio-txostenaren Jarraipen Batzordea (1207/2006 Errege Dekretuaren 11. artikuluan arautzen dira haren funtzioak) FOGAren kudeaketari eragiten dioten akordioak hartzen ari da, eta funts horren jarraipen-organo gisa jarduten ari da eginkizun horiek esleituta izan gabe; beraz, FOGAri buruz batzorde horretan hartutako erabakiek ez dute lege-estaldura egokirik

Ez da serioa, ezta onargarria ere, sistemak akatsak dakartzala jakinda, Ministerioak orain publikoki esatea ez duela berrikusiko, asteleheneko bileran zein atzo izandako komunikazio batean berrikusteko konpromisoa hartuta.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak deitoratu egiten du Osasun Ministerioak Konpentsazio Funtsaren kudeaketan duen erantzukizuna saihestea, eta jendaurrean ez onartzea bere jarrera arbitrarioa.

Leialtasunik ezaren eta Osasun Ministerioak emandako mezu kontraesankorren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak jarrera kritiko eta zorrotza berretsi du urriaren 24ko Lurralde arteko Kontseiluaren aurrean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0345 Donostian bi pertsona atxilotu dituzte eta hirugarren bat ikertu bankuko txartel bat lapurtu eta erosketak egiteko erabiltzeagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…

48 minutos hace

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

4 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

4 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

4 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

4 horas hace

Licitada la construcción de 83 apartamentos intergeneracionales en Riberas de Loiola

El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…

4 horas hace