Categorías: albisteak-berriak

URAk lanak hasi ditu Estepona ibaian, Bakio uholdeetatik babesteko eta klima-aldaketara egokitzeko

  • Obrek barne-padura bat eta urpean gera daitekeen baso bat sortuko dituzte, hiriguneko uholdeen aurrean segurtasuna areagotzeko eta, horrela, Bakioko erresilientzia klimatikoa hobetzeko

Estepona ibaian hasi dira Bakioko ingurumena hobetzeko, uholdeetatik babesteko eta klima-aldaketara egokitzeko lanak. Obrek barne-padura bat sortuko dute Bakea eremuan (marea-eragina duena), eta ,naturan oinarritutako irtenbideen bidez, urez bete daitekeen baso bat sortuko da Bakea eta Solozarre barruko parkeetan. Espazio horiek erabilera publikoko parke gisa egokituko dira ur gutxiko sasoietan.

Estepona ibaiaren Uholde Arrisku Handiko Eremuen (UAHE) kartografiaren arabera, Bakioko hirigunea uholde-arrisku handiko eremu batean dago, eta Bakea eta Solozarre eremuak, neurri handi batean, 10 urteko errepikatze-denborako uholde-arriskuko eremuan daude. Esku-hartzea LIFE IP Urban Klima 2050 ekintza klimatikoko Europako proiektuaren barruan kokatzen da, eta 2.482.125,42€  euroko inbertsioa eta 8 hilabeteko egikaritze-epea beharko ditu. Hala, ibaiari espazioa itzuliko dio, prozesu fisikoak eta biologikoak berreskuratzeko aukera emanez, eta ibai-uholdeek eta kostaldeko uholdeek udalerrian aldizka eragiten duten inpaktu konbinatuari aurre eginez.

Horren guztiaren ondorioz, aurreikuspenen arabera, obrek 6 hektarea murriztuko dute 100 urteko errepikatze-denborako uholdeen emariek hartzen duten azalera Bakean eta Solozarren, eta, aldi berean, batez beste, horri lotutako kalte ekonomikoak urtean 0,24 M € gutxiago izango dira. Besteak beste, 13 jarduera ekonomiko eta bertan lanean diharduten 76 pertsonen lanpostuak ere babeztuz.

Eremuaren hobekuntza hidraulikoaz gain (horri esker, hiriguneko uholdeen aurrean segurtasuna areagotuko da), zein Bakiok klima-aldaketaren aurrean duen erresilientziaz gain, lanek flora inbaditzaileko espezieak desagerraraztea eta klima aldetik egokitutako espezie autoktonoak landatzea aurreikusten dute. Ingurumen-hobekuntza horrek, eremuaren zonakatze berriarekin batera, intereseko espezieei mesede egin nahi die, hala nola bisoi europarrari, musker berde-beltzari edo kostaldeko hezeguneei lotutako hegaztiei.

LIFE IP Urban Klima 2050, Euskadiko ekintza klimatikoko proiekturik handiena

Bakio uholdeetatik babesteko eta Estepona ibaiaren ingurumena hobetzeko esku-hartzea LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren barruan dago. Europako Batzordeak kofinantzatuta eta Ihobek gidatuta, EAEko lurraldeak klima-aldaketaren aurrean duen erresilientzia indartzea du helburu. Zortzi urteko hirugarren eta azken fasean (2019-2026 aldia), Urban Klima 2050 Euskadiko klima-ekintzako proiekturik handiena da, eta haren helburu nagusia euskal lurraldea eraldatzea da, 23 erakunde bazkide koordinatuz klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko 40 ekintzatan.

https://urbanklima2050.eu/eu/proiektu-pilotuak/#videos-1-3

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

2 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

2 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

2 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

2 horas hace

Licitada la construcción de 83 apartamentos intergeneracionales en Riberas de Loiola

El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…

2 horas hace