Categorías: albisteak-berriak

Euskadiko haur pobrezia tasa Europakoa eta espainiar estatukoa baino txikiagoa da

Melgosa sailburuak adierazi du 2023ko Haur Bermearen Euskal Estrategia lehen mailako gizarte-inbertsioa dela, eta haur eta nerabeek aukerak izateko euskarria dela, prebentzioa, sustapena eta babesa bultzatuz.

EAPNk antolatutako jardunaldian, Nerea Melgosa sailburuak erakunde horrek haurren pobreziari buruz atzo emandako datuak ebaluatu ditu. Pobreziaren aurkako Europako Sarearen (EAPN-ES) azken txostenaren arabera, gaur egun haurren pobrezia-tasa % 29koa da Espainiako estatuan, % 19koa Europan eta % 15ekoa Euskadin. «Ez gara konformatzen Estatuko batez bestekoa eta Europako batez bestekoa baino hobeto egotearekin, haur-pobreziaren tasak behera egiten jarrai dezan lanean jarraitzeko konpromiso sendoa dugu» azaldu du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Nerea Melgosak gogorarazi du duela hilabete batzuetatik hona Eusko Jaurlaritzak Haur Bermearen 2030erako Estrategia martxan jarrita duela. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak garatutako estrategia bat da, adingabeak eskubideen subjektu eta beren bizitzaren protagonista gisa ezartzen dituena; eta, besteak beste, haurren pobrezia-tasa eta helduen pobreziarekiko arrakala murriztea bilatzen du. «Lehen haurtzaroari arreta berezia eskaintzen dion tresna da, funtsezko etapa gisa, bai eta bazterkerian edo kaltebera diren haurrei ere. Gizarte-kohesioari eta aukera-berdintasunari dagokienez oinarrizko erronka da. Haurren pobrezia ez da diru-sarrera kontua bakarrik: hezkuntza, kultura, gizarte eta emozio aukeren gabezia da» azpimarratu du sailburuak gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egindako jardunaldian.

2030erako Haur Bermearen Estrategia lau ekintza-ardatzen inguruan egituratzen da, eta horiek 14 jarduera-eremu espezifikotan eragiten dute.

– Lehenengo ardatzak haur-pobrezia murriztearen aldeko apustua egiten du, diru-sarrerak bermatzeko eta familiei laguntzeko prestazioak indartuz.
– Bigarren ardatza haurrak artatzeko, gizarteratzeko eta zaintzeko ekosistema komunitarioen garapenean oinarritzen da, desabantaila-egoeran dauden haurrei arreta berezia eskainiz.
– Hirugarren ardatzak eskubide sozialak benetan eskuratzeko orduan dauden desberdintasunak murriztea du helburu.
– Laugarren ardatza parte-hartzea, sentsibilizazioa, ikerketa, ebaluazioa eta gobernantza dira.

Ardatz horietatik abiatuta, 12 helburuk bermatzen dute 2030erako Haur Bermearen Estrategia. Hauek dira helburu horietako batzuk: Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren prestazio eta laguntza ekonomikoak eskuratzea, egoera ahulean dauden adingabeei eskolaz kanpoko jardueretarako sarbidea erraztea, aisialdi eta aisia hezitzailea, kultura eta kirola, edo seme-alabak dituzten familientzako etxebizitza-programetan diskriminazio positiboko irizpideak sartzea, egoera bereziki ahulean dauden kasuetan.

«2030ko Haur Bermearen Estrategia lehen mailako gizarte-inbertsioa da, baita haur eta nerabeek aukerak izan ditzaten euskarri bat ere. Prebentzio, sustapen eta babes-funtzio hirukoitza bultzatuz, haur ahulenei zuzendutako ekintza positiboko neurriak hartuko diru eta, horrela, Haur eta Nerabeen Euskal Legearen aurreikuspenak hedatzeari ekingo dio. Euskadiko familia guztiak kontuan hartzen ditugueta ez dugu inor atzean utziko «azaldu du Nerea Melgosak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Hiru atxilotu Peñacerrada-Urizaharran etxe batean eta taberna batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

25_0703 Hiru atxilotu Peñacerrada-Urizaharran etxe batean eta taberna batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik Hiru atxilotu…

1 hora hace

Donostiako hondartzetan erretzea debekatzearen eta gauetan maskotei bertan sartzen uztearen alde

Donostiako Udal Ingurumen sailak martxan jarri du Hondartzen Erabilera eta Aprobetxamenduaren Ordenantza aldatzeko prozesu parte-hartzailea…

4 horas hace

Donostiak bi radar-kabina berri izango ditu bide-segurtasuna hobetzeko

Diseño sin título - 1 Onkologikoko kabina aldatu eta beste bi jarriko dira: bata Jesuitak…

4 horas hace

Euskadin, alokairuak % 2 inguru hazi dira: 2024an 84.374 kontratu ziren, eta 2025eko martxoaren 31n 84.927

Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren Estatistika Organo Espezifikoak gaur argitaratu duen Alokairu Merkatuaren Hiru hilean…

4 horas hace

Mugak/ Bienala pabiloiaren inaugurazioarekin hasi da Bilbon

‘Etxenoi’ izenarekin, Jaime Gutiérrez Armendariz eta Itziar Molinero Miranda bilbotarren pabiloia Emakumeen Plazan egongo da.…

4 horas hace

Nerea Melgosa: «Euskal aurrekontua erabilita Estatuari etxekolanak egiten ari gatzaizkio»

Sailburuak azpimarratu du gaur egun Maliko 30 pertsona daudela Gasteizen kalean lo egiten, eta Barne…

4 horas hace