Categorías: albisteak-berriak

URAk 31. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearekin bat egin du

  • Urriaren 8an, erakunde adimentsuen arloan nazioartean ezaguna den Javier Martínez Aldanondok hasiera eman zion Europako Asteari. Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntzaren kulturaren inguruan aritu zen
  • Urriaren 8tik 22ra, 35 ekitaldi izango dira Euskadin, eta egitarau osoa eskuragarri dago jada EUSKALIT-en webgunean

Urriaren 8an hasi zen 2025eko Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea. Erakundeen adimenean eta ikaskuntzan nazioarteko aditua den Javier Martínez Aldanondo izan zen inaugurazio-ekitaldiaren protagonista. Astearen 31. edizioari hasiera eman zion, erakundeen orainerako eta etorkizunerako erronka estrategiko batean arreta ipiniz: erakundeen kultura ingurune inklusiboak, erakargarriak, eta egitura nahiz teknologia berrietara egokituta sortzeko motor gisa.

Gainera, hiru jardunbide egoki aurkeztu ziren Orbik Cybersecurity, Gureak eta Preoca erakundeen eskutik, kultura inklusiboan eta adimen kolektiboan oinarritutako kudeaketa ereduak aplikatzen dituzten erakundeak diren partetik. Era berean, diziplina anitzeko mahai-inguru bat ere antolatu zen, Biolan, Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza–MIK, eta Satlantisen partehartzearekin.

Ekitaldiz jositako bi aste

Euskadin Inaugurazio-ekitaldiarekin hasi eta urriaren 22ra arte beste 35 ekitaldi izango dira Euskadiko hiru lurralde historikoetan. 50 erakunde inguruk euren kulturari ikuspegi desberdinetatik heltzen dion programa osatzen dute. Hainbat erronkatan sakonduko duten tailerrak, hitzaldiak eta jardunaldiak izango dira, besteak beste, honako gaiak lantzen: belaunaldi berrien erakarpena, gure erakundeetan ongizatea eta konpromisoa indartzea, eta AAren erabilera ETEen eraginkortasun operatiboa, erabakiak hartzea eta berrikuntza hobetzeko.

Astezaleak, Asteko funtsezko aliatuak

EUSKALITek Astezale gisa batu diren erakundeen inplikazio baliotsua du bere alde, Kudeaketa Aurreratuarekin konprometitutako erakundeak diren aldetik, eta horien artean dago Uraren Euskal Agentzia. Erakunde hauek Aste honetako programa zabaltzen laguntzen dute, eta, bide batez, erakunde berritzaileen ekosisteman duten posizionamendua ere bai. Zabaldu Asteari buruzko informazioa hemen: www.euskalit.net/semana/

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bigarren Hezkuntzako ikasleak egun batez auzitegiko polizia bihurtu dira, eta krimen bat argitu dute “Forensic Science” hezkuntzako STEAM proiektuaren barruan

• Aurten hogeita hamar ikastetxek parte hartzen dute “Forensic Science" jardueran, Arteekin lotutako STEAM proiektuan,…

2 horas hace

La tasa de pobreza infantil de España es casi el doble que la de Euskadi

Actualmente la tasa de pobreza infantil en el estado español es del 29%, en Europa…

2 horas hace

La UVR de la Ertzaintza rescata a un hombre en el Parque Natural de Gorbeia

Ayer, domingo, agentes de la Unidad de Vigilancia y Rescate (UVR) de montaña de la…

2 horas hace

Cruz Roja rescata a dos menores con hipotermia a 200 metros de la playa de Zarautz

Dos menores fueron rescatados este domingo por la tarde en la costa de Zarautz después…

2 horas hace

Hiru atxilotu Peñacerrada-Urizaharran etxe batean eta taberna batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

25_0703 Hiru atxilotu Peñacerrada-Urizaharran etxe batean eta taberna batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik Hiru atxilotu…

5 horas hace