Ertzainek 21 urteko gazte bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, egoitza batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Gaur, asteazkena, goizaldeko lauak aldera, Ertzaintzari jakitera eman diote Gasteizko egoitza batean ustez lapurreta egin dutela. Jakitera eman dutenez, ezezagun bat sartu da egoitzan ate bat behartuta, eta gutxienez telefono mugikor bat lapurtu du. Gertatutakoaren berri izan ondoren, agenteek ingurua miatu dute, eta gertaeran inplikatuta egon zitekeen pertsona bat aurkitu dute, eta patruila batek atzeman du.
Susmagarria identifikatu egin dute, eta espainiar nazionalitatea duen eta polizia-aurrekariak dituen 21 urteko gazte bat dela egiaztatu dute. Gaztea herenegun, astelehenean, Ertzaintzak ere atxilotu zuten Peñacerrada-Urizaharran antzeko beste delitu batean parte hartzeagatik.
Beharrezko ikerketa egin ondoren eta gertaeran parte hartu duela egiaztatu ostean, gaztea indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu dute, eta, ondoren, ertzain-etxera eraman dute. Dagozkion eginbideak amaitutakoan, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.
Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, Gueñesko…
25_0710 Gizon bat atxilotu dute Erandioko saltoki batean 102 whiski botila lapurtzen saiatzeagatik Gizon bat…
Atzo goizeko lehenengo orduan, 20 urteko gazte bat atxilotu zuten, Ertzaintzak, hilabete honen hasieran Barakaldon…
Bizkaia Ondarearen Europako Jardunaldien 25. edizioaren erdialdera heldu da, eta inoizko zabalena eta parta-hartze handienekoa…
Duela bost hilabete (maiatzaren 21ean) San Mamesen jokatu zen UEFA Europa League 2025 Finalak 52,25…
Gau Beltzaren ospakizunekin bat egingo du Zarauzko Arte eta Historia museoak urriak 31, azaroaren 1…