Ertzainek, Gasteizko Udaltzaingoarekin lankidetzan, 19, 21 eta 27 urteko hiru gazte atxilotu dituzte gaur, ostirala, goizaldean, estanko batean fatxadako beiratea hautsita sartu eta indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Gaur goizaldeko lauak aldera, Ertzaintzari jakitera eman diote intrusio-alarma aktibatu dela Arabako hiriburuko Ariznabarra auzoko estanko batean. Berehala bertaratu da inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeseko patruila bat, eta fatxadako kristala hautsita zegoela eta estolda-taparekin egindako zulo handi bat zuela egiaztatu du.
Agenteek jakin ahal izan dutenez, hiru pertsonak egin dute lapurreta lehentxeago, eta, ingurua miatu dutenean, inplikatuetako baten ezaugarriak zituen gazte bat aurkitu dute. Aldi berean, patruilak jakin du pertsona horren ustezko konplizeak inguruan atzeman dituztela Udaltzaingoko agenteek. Establezimendutik lapurtu duten kutxa erregistratzailea bi pertsonak atxiki dituzten lekutik hurbil, sasitza batean botata, aurkitu dute, eta bertan delitugileek erabilitako buru-berokiak ere aurkitu dituzte.
Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, espainiar nazionalitatea duten hiru identifikatuak, 19, 21 eta 27 urtekoak, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dituzte. Jarraian, atxilotuak ertzain-etxera eraman dituzte beharrezko izapideak egitera, epailearen eskuetan jarri aurretik.
El Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco ha expresado su “enérgica condena” ante los incidentes…
Ayer por la tarde el Gobierno Vasco acordó «la suspensión temporal de todas las ferias, certámenes y…
El Ayuntamiento de Bilbao a través del área de Movilidad y Sostenibilidad organiza este fin de…
La diputada general remarca la importancia de que los trabajos se efectúen en coherencia con…
El domingo, 26 de octubre, Donostia acogerá una nueva edición de la carrera 15K, una…
El juez de la Audiencia Nacional, Francisco de Jorge, ha abierto una investigación contra el…