Categorías: albisteak-berriak

Gasteizko estanko batean lapurreta egiteagatik atxilotu dituzte

Ertzainek, Gasteizko Udaltzaingoarekin lankidetzan, 19, 21 eta 27 urteko hiru gazte atxilotu dituzte gaur, ostirala, goizaldean, estanko batean fatxadako beiratea hautsita sartu eta indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Gaur goizaldeko lauak aldera, Ertzaintzari jakitera eman diote intrusio-alarma aktibatu dela Arabako hiriburuko Ariznabarra auzoko estanko batean. Berehala bertaratu da inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeseko patruila bat, eta fatxadako kristala hautsita zegoela eta estolda-taparekin egindako zulo handi bat zuela egiaztatu du.

Agenteek jakin ahal izan dutenez, hiru pertsonak egin dute lapurreta lehentxeago, eta, ingurua miatu dutenean, inplikatuetako baten ezaugarriak zituen gazte bat aurkitu dute. Aldi berean, patruilak jakin du pertsona horren ustezko konplizeak inguruan atzeman dituztela Udaltzaingoko agenteek.  Establezimendutik lapurtu duten kutxa erregistratzailea bi pertsonak atxiki dituzten lekutik hurbil, sasitza batean botata, aurkitu dute, eta bertan delitugileek erabilitako buru-berokiak ere aurkitu dituzte.

Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, espainiar nazionalitatea duten hiru identifikatuak, 19, 21 eta 27 urtekoak, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dituzte. Jarraian, atxilotuak ertzain-etxera eraman dituzte beharrezko izapideak egitera, epailearen eskuetan jarri aurretik.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0341 Muskizen atxilotu dute Abanto-Zierbenako etxebizitza batean lapurreta egin zuen gizona

26_0341 Muskizen atxilotu dute Abanto-Zierbenako etxebizitza batean lapurreta egin zuen gizona Muskizen atxilotu dute Abanto-Zierbenako…

38 minutos hace

Inguraldek Kontsumo Bonuen deialdi berri bat sustatuko du 2026an, merkataritza dinamizatzeko

Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziako Zuzendaritza Kontseiluak 210.000 euroko partida ekonomikoa onartu du aurten «Barakaldo Kontsumo…

4 horas hace

Psikologia Kalean Barakaldora heldu da, osasun emozionala hurbiltzeko eta ikasgeletan gatazkak prebenitzeko

Psikologia herritarrengana, eta bereziki gazteengana, hurbiltzeko asmoz, Bizkaiko Psikologia Elkargoak Barakaldora hurbilduko du Psikologia Kalean…

4 horas hace

Kulturen Arteko Astea itzuliko da

Maiatzaren 15etik 23ra ospatuko da, Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez Kulturen…

4 horas hace

Donostia Europako proiektuaren zutabe aktibo gisa aurkeztu da

Jon Insausti alkateak kohesio sozialaren, jasangarritasunaren eta parte-hartze demokratikoaren balioak aldarrikatu ditu Europako Astearen hasieran…

4 horas hace

Parketarrak, euskaraz jolasean aritzeko ekimena, maiatzaren 4tik 22ra

22 plaza eta parketan izango da Parketarrak egitasmoa Donostiako hemezortzi auzotako 22 gunetan antolatuko da…

4 horas hace