25_0721 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Iekoran desagertutako gizon bat bilatzeko lanak aktibatu dituzte

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Iekoran desagertutako gizon bat bilatzeko lanak aktibatu dituzte
Prentsa zerbitzua
2025-10-27
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek gaur, astelehena, Iekoran desagertu den 82 urteko gizon bat bilatzeko lanak aktibatu dituzte. Bizitokitik gertu dagoen landa-eremu batean desagertu da, eta bertatik paseatzera atera da gaur goizean, baina ez da itzuli.
15:00etatik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikari batek koordinatutako bilaketa-dispositiboa aktibatu da. Honako hauek hartzen dute parte: Guardiako ertzain-etxeko landa-patruilak, droneen sekzioa, miaketa-helikoptero bat mendiko eta UVRko atalekin, Txakurren Unitatea, suhiltzaileak eta langile boluntarioak.
82 urteko gizon bat da, 168 zentimetroko altuera, gorpuzkera mehea eta ile urdindua ditu. Desagertu zenean, mahuka luzeko txandal urdina eta galtza gris edo urdinak zituen jantzita.
Informaziorik eman ahal izanez gero, deitu 112 larrialdietarako telefonora.