25_0720 Gizon bat atxilotu dute Irungo kirol-instalazio batzuetako aldageletan emakumeei grabazioak egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Irungo kirol-instalazio batzuetako aldageletan emakumeei grabazioak egiteagatik
Prentsa Zerbitzua
2025-10-27
Ertzaintzak magrebtar jatorriko 40 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Irunen, sekretuak agerraraztearen delitua leporatuta, kiroldegiko erabiltzaileak, arropaz aldatzen ari ziren bitartean, telefono mugikor batekin grabatu ondoren.
Pasa den larunbatean gertatu zen Irungo kirol-instalazioetako emakumeen aldageletan. Arropaz aldatzen ari zen emakume bat konturatu zen gizon bat telefono mugikor batekin grabatzen ari zitzaiola gizonen eta emakumeen aldagelak bereizten dituen hormaren goiko aldetik. Telefonoa zeraman pertsona joan egin zen ikusi egin zutela konturatu zenean. Biktimak gertatutakoaren berri eman zien kiroldegiko langileei, eta susmagarria atxikitzea lortu zuten Ertzaintzaren patruila bat iritsi arte.
Esku hartu zuten agenteek egiaztatu ahal izan zuten susmagarriak ezabatu egin zituela telefonoko galeriako irudiak, baina zabor-ontzian oraindik irudiak zeuden, eta bertan aldagela barruan grabatutako irudietan beste emakume bat biluzik agertzen zen adin txikiko haur batean ondoan.
Egitate horien aurrean, susmagarria, magrebtar jatorriko 40 urteko gizona, sekretuak agerraraztearen delitua leporatuta atxilotu zuten eta polizia-egoitzara eraman zuten. Atxilotua gaur goizean eraman dute Irungo Guardiako Epaitegira.