Categorías: albisteak-berriak

8.000 donostiarrek Partaidetzazko Aurrekontuetarako 13 proiektuak aukeratu dituzte

Aurreko prozesuan baino 2.000 herritar gehiagok hartu dute parte edizio honetan

Guztira, 13 proiektu sartuko dira 2026 eta 2027 urteetako Udal Aurrekontuetan bozka eman duten 7.925 donostiarrei esker: izan ere, Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuaren barruan, herritarrek proposatutako 123 proiektuetatik azken asteetan bozka bidez euren aukerak egin ondoren osatu dira zerrendak.

2023ko edizioarekin alderatuta, % 33 gehitu da botoa eman duten donostiarren kopurua, eta horrek erakusten du prozesu honetan pausoz pauso herritarren parte-hartzea eta inplikazioa hazten ari dela.

Botoa eman duten 8.000 pertsona ingururen artean, % 60,4 emakumeak izan dira, eta bozkatzaile gehien biltzen dituen adin-tartea 30 eta 49 urte artekoa izan da (% 45,5). Jatorrizko auzoari dagokionez, boto gehienak Amara Berrin eman dira (% 19,3), ondoren Antiguan (% 10,3), Egian (% 10,01), Altzan (% 9,3)…

Udal-aurrekontuetan sartuko diren proposamenak

Donostiarrek gehien bozkatutako proposamenak islatzeko bi zerrenda osatu dira: bata ekialdeko barrutiari dagokio, eta bestea hiriko gainerako barrutiari.

Bozkatuenen artean zein proiektu gauzatuko diren zehazteko erreferentzia ekonomiko hauek hartu behar dira kontuan:

    • • Ekialdeko Barrutiko Batzarrak 2026rako prozesu horretarako 500.000 € erabiltzea erabaki zuen
    • eta hiriko gainerako proiektuetarako Udal Aurrekontuan ezarritako kopurua urteko 1,5 milioi gorde dira, bai 2026rako bai 2027rako

Horrela, proposamen bakoitzerako aurreikusitako gastua hurrengo proposamenarekin batzen doa aipatutako kopuruetara iritsi arte, eta horrek aurrekontuetan sartuko diren proiektuen kopurua adierazten du.

Ondorioz, 2026an zehar, Ekialdeko Barrutia osatzen duten auzoetan 3 proiektu jarriko dira martxan, eta beste 6 proiektu hiriko gainontzeko eremuetan; 2027ko aurrekontuaren kargura, berriz, 4 proiektu gauzatuko dira hirian; Ekialdeko Barrutian 2027ko aurrekontuen kargura egingo diren proiektuak zeintzuk izango diren jakiteko itxaron beharko da Ekialdeko Barrutiko Batzarrak bere aurrekontuaren zein kopuru erreserbatuko duen erabaki arte.

Hirian zehar egingo diren proiektuak

2026ko Partaidetzazko Aurrekontuen kontura, 2 proiektu jarriko dira martxan Antiguan, bat Amaran, bat Gros auzoan eta bi hiri mailan. 2027an 2 proiektu egingo dira Amara Berrin, bat Loiolan eta bestea Txomin Enean.

Proposamen horiek guztiek honako baldintza hauek betetzen dituzte: interes publikokoak izatea, udalaren eskumenekoak izatea, 400.000 euroko inbertsioa ez gainditzea eta ekitaldi bakar batean gauzatu ahal izatea, geroko aurrekontuetan eraginik izan gabe.

2026

    • • URUMEA IBAIA GARBITZEA (Hiri mailako proiektua)
    • • TOKI ATSEGINA ADINEKOEN ELKARTEKO KOMUNAK EGOKITZEA ETA BERRITZEA(Antigua)
    • • MATIA INGURUKO EDO ANTIGUAKO FRONTOIKO BAINU PUBLIKOAK(Antigua)
    • • BIDEGORRIAK HOBETZEA (Hiri mailako proiektua)
    • • ESERLEKU GEHIAGO DITUZTEN BERDEGUNEAK GROSEN (Gros)
    • GURE BIZITZA ADINEKOEN ELKARTEKO KOMUNAK EGOKITZEA ETA BERRITZEA(Amara)

2027

    • • URUMEA PASEALEKUKO ZOLADURA EGOKITZEA (LOIOLA)
    • • ZERO KOTA MADRIL HIRIBIDEKO OINEZKOEN PASABIDEETAN
    • • TXOMIN ENEKO ARTELEKU PLAZAKO FUTBOL PISTA ESTALTZEA
    • PIXATOKI PUBLIKOA JARTZEA AITZOL PARKEAN/PIO XII-n

Ekialdeko Barrutiko proiektuak

Ekialdeko Barrutiaren kasuan, Barrutiaren Batzarrak hala adostuta, irizpidea ezarri zen auzo guztiek, hau da, Bidebietak, Intxaurrondok eta Altzak, gutxienez Partaidetzazko Aurrekontuen bidez finantzatutako proiektu bat izan zezaten.

Horregatik, bozkatuenak izan diren Bidebieta eta Intxaurrondoko proposamen ondoren, Barrutian seigarren bozkatuena izan den Altzako proposamen bat sartuko da 2026ko Partaidetzazko Aurrekontuen kargura; 2027. urteari dagokionez, Ekialdeko Barrutiko Batzarrak erabakitzen duenean Partaidetzazko Aurrekontuetan zer zenbateko bideratuko den, berriz ere aztertuko da proposamen bozkatuenen zerrenda.

Horrela, 2026ko Ekialdeko Barrutiko Partaidetzazko Aurrekontuen kontura, proiektu hauek gauzatzeko izapideak hasiko dira:

    • • BIDEBIETA: ALDAGELAK BIRGAITZEA CESAR BENITO FUTBOL ZELAIAN
    • • INTXAURRONDO: MATIGOXOTEGI FUTBOL ZELAIKO PERIMETRO HESIA ORDEZTEA
    • ALTZA: HERRERA PASEALEKUKO ARGIZTAPENA, HARRIA PARKEAREN PAREAN

Hurrengo urratsak

Partaidetzazko Aurrekontuetan sartuko diren proposamenak zehaztu direnez, Udalak proiektu bakoitza gauzatzeko beharrezko izapideak hasiko ditu, eta, egokitzat jotzen denean, herritarrei irekitako informazio- edo partaidetza-bilerak antolatuko dira, proiektuak azaltzeko edo proiektuak hobetzeko ekarpenak sartzeko.

Udalaren web orrian proiektuen egoeraren jarraipena ere egin daiteke.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan

25_0743 Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan Servicio de…

8 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Irungo ostalaritzako lokal batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 30 urteko gizon bat atxilotu dute, Irungo taberna batean lapurretan harrapatu ondoren. Polizia-dotazio…

11 horas hace

Prebentzio digitaleko programa aitzindari bat jarri du abian Donostiako Udalak

«90 gradutan», ihes-gela hezigarri bat, ohitura digital osasungarriak erakusten dituena jolasen bidez. «90 gradutan» izeneko…

14 horas hace

Detenido un delincuente con antecedentes policiales por un robo con fuerza en un establecimiento de Donostia

La Ertzaintza detuvo la madrugada del domingo en Donostia a un hombre de 37 años…

14 horas hace

La Policía Municipal de Bilbao desmantela un grupo especializado en estafas bancarias

La operación policial ha concluido con la detención de una mujer y la identificación de otros…

14 horas hace

El segundo andén de la estación de Atotxa se pondrá en servicio este viernes

Las obras de la estación de Atotxa, que convertirá a Donostia en la primera ciudad…

14 horas hace