Ertzaintzako agenteek 30 urteko gizon bat atxilotu dute, Irungo taberna batean lapurretan harrapatu ondoren. Polizia-dotazio batek geldiarazi zuen 12.000 euro inguruko balioa duen kobrantza automatikoko kutxa gotor bat arrastaka zeramala establezimendutik irten zenean.
Atzo, igandea, goizeko zortziak baino lehentxeago, Irungo Alde Zaharreko taberna baten arduradunak Ertzaintzari jakinarazi zion lokaleko segurtasun-alarma aktibatu zela eta kameren bidez ikusi zuela barruan pertsona bat zegoela.
Herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bat agertu zen adierazitako lekura, eta aurpegia kamiseta batekin estalita zuen gizon batek kaxa handi bat establezimendutik kanpora arrastaka zeramala ikusi zuen. Agente jarduleek egiaztatu zuten kobrantza automatikoko makina bat zela, ainguratuta zegoen lekutik indarrez kendu zuena. Ustezko delitugilea identifikatu ondoren, indarra erabiliz lapurreta egitea eta kalteak eragitea leporatuta atxilotu zuten. Une horretan, inplikatuak jarrera oldarkorra hartu zuen, eta patruilari aurre egin zion.
Bere gauzen artean zeraman giltzak, egiaztatu ahal izan zutenez, tabernako atearen sarraila irekitzen zuen, eta horren jatorria ikertzen ari dira, beraz. Gainera, jarritako salaketaren arabera, atxilotuak eraman nahi izan zuen kutxa gotorrak hainbat kalte zituen eta barruan dirua zuen, eta kutxak berak hamabi mila euro inguruko balioa zuen.
Atxilotua, magrebtar jatorriko 30 urteko giona, agintari judizialaren aurrera eman dute, dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…