Categorías: albisteak-berriak

Gizon bat atxilotu dute Irungo ostalaritzako lokal batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 30 urteko gizon bat atxilotu dute, Irungo taberna batean lapurretan harrapatu ondoren. Polizia-dotazio batek geldiarazi zuen 12.000 euro inguruko balioa duen kobrantza automatikoko kutxa gotor bat arrastaka zeramala establezimendutik irten zenean.

Atzo, igandea, goizeko zortziak baino lehentxeago, Irungo Alde Zaharreko taberna baten arduradunak Ertzaintzari jakinarazi zion lokaleko segurtasun-alarma aktibatu zela eta kameren bidez ikusi zuela barruan pertsona bat zegoela.

Herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bat agertu zen adierazitako lekura, eta aurpegia kamiseta batekin estalita zuen gizon batek kaxa handi bat establezimendutik kanpora arrastaka zeramala ikusi zuen. Agente jarduleek egiaztatu zuten kobrantza automatikoko makina bat zela, ainguratuta zegoen lekutik indarrez kendu zuena.  Ustezko delitugilea identifikatu ondoren, indarra erabiliz lapurreta egitea eta kalteak eragitea leporatuta atxilotu zuten. Une horretan, inplikatuak jarrera oldarkorra hartu zuen, eta patruilari aurre egin zion.

Bere gauzen artean zeraman giltzak, egiaztatu ahal izan zutenez, tabernako atearen sarraila irekitzen zuen, eta horren jatorria ikertzen ari dira, beraz. Gainera, jarritako salaketaren arabera, atxilotuak eraman nahi izan zuen kutxa gotorrak hainbat kalte zituen eta barruan dirua zuen, eta kutxak berak hamabi mila euro inguruko balioa zuen.

Atxilotua, magrebtar jatorriko 30 urteko giona, agintari judizialaren aurrera eman dute, dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan

25_0743 Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan Servicio de…

8 horas hace

Prebentzio digitaleko programa aitzindari bat jarri du abian Donostiako Udalak

«90 gradutan», ihes-gela hezigarri bat, ohitura digital osasungarriak erakusten dituena jolasen bidez. «90 gradutan» izeneko…

14 horas hace

8.000 donostiarrek Partaidetzazko Aurrekontuetarako 13 proiektuak aukeratu dituzte

Aurreko prozesuan baino 2.000 herritar gehiagok hartu dute parte edizio honetan Guztira, 13 proiektu sartuko…

14 horas hace

Detenido un delincuente con antecedentes policiales por un robo con fuerza en un establecimiento de Donostia

La Ertzaintza detuvo la madrugada del domingo en Donostia a un hombre de 37 años…

14 horas hace

La Policía Municipal de Bilbao desmantela un grupo especializado en estafas bancarias

La operación policial ha concluido con la detención de una mujer y la identificación de otros…

14 horas hace

El segundo andén de la estación de Atotxa se pondrá en servicio este viernes

Las obras de la estación de Atotxa, que convertirá a Donostia en la primera ciudad…

14 horas hace