Aurreko prozesuan baino 2.000 herritar gehiagok hartu dute parte edizio honetan
Guztira, 13 proiektu sartuko dira 2026 eta 2027 urteetako Udal Aurrekontuetan bozka eman duten 7.925 donostiarrei esker: izan ere, Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuaren barruan, herritarrek proposatutako 123 proiektuetatik azken asteetan bozka bidez euren aukerak egin ondoren osatu dira zerrendak.
2023ko edizioarekin alderatuta, % 33 gehitu da botoa eman duten donostiarren kopurua, eta horrek erakusten du prozesu honetan pausoz pauso herritarren parte-hartzea eta inplikazioa hazten ari dela.
Botoa eman duten 8.000 pertsona ingururen artean, % 60,4 emakumeak izan dira, eta bozkatzaile gehien biltzen dituen adin-tartea 30 eta 49 urte artekoa izan da (% 45,5). Jatorrizko auzoari dagokionez, boto gehienak Amara Berrin eman dira (% 19,3), ondoren Antiguan (% 10,3), Egian (% 10,01), Altzan (% 9,3)…
Donostiarrek gehien bozkatutako proposamenak islatzeko bi zerrenda osatu dira: bata ekialdeko barrutiari dagokio, eta bestea hiriko gainerako barrutiari.
Bozkatuenen artean zein proiektu gauzatuko diren zehazteko erreferentzia ekonomiko hauek hartu behar dira kontuan:
Horrela, proposamen bakoitzerako aurreikusitako gastua hurrengo proposamenarekin batzen doa aipatutako kopuruetara iritsi arte, eta horrek aurrekontuetan sartuko diren proiektuen kopurua adierazten du.
Ondorioz, 2026an zehar, Ekialdeko Barrutia osatzen duten auzoetan 3 proiektu jarriko dira martxan, eta beste 6 proiektu hiriko gainontzeko eremuetan; 2027ko aurrekontuaren kargura, berriz, 4 proiektu gauzatuko dira hirian; Ekialdeko Barrutian 2027ko aurrekontuen kargura egingo diren proiektuak zeintzuk izango diren jakiteko itxaron beharko da Ekialdeko Barrutiko Batzarrak bere aurrekontuaren zein kopuru erreserbatuko duen erabaki arte.
2026ko Partaidetzazko Aurrekontuen kontura, 2 proiektu jarriko dira martxan Antiguan, bat Amaran, bat Gros auzoan eta bi hiri mailan. 2027an 2 proiektu egingo dira Amara Berrin, bat Loiolan eta bestea Txomin Enean.
Proposamen horiek guztiek honako baldintza hauek betetzen dituzte: interes publikokoak izatea, udalaren eskumenekoak izatea, 400.000 euroko inbertsioa ez gainditzea eta ekitaldi bakar batean gauzatu ahal izatea, geroko aurrekontuetan eraginik izan gabe.
2026
2027
Ekialdeko Barrutiaren kasuan, Barrutiaren Batzarrak hala adostuta, irizpidea ezarri zen auzo guztiek, hau da, Bidebietak, Intxaurrondok eta Altzak, gutxienez Partaidetzazko Aurrekontuen bidez finantzatutako proiektu bat izan zezaten.
Horregatik, bozkatuenak izan diren Bidebieta eta Intxaurrondoko proposamen ondoren, Barrutian seigarren bozkatuena izan den Altzako proposamen bat sartuko da 2026ko Partaidetzazko Aurrekontuen kargura; 2027. urteari dagokionez, Ekialdeko Barrutiko Batzarrak erabakitzen duenean Partaidetzazko Aurrekontuetan zer zenbateko bideratuko den, berriz ere aztertuko da proposamen bozkatuenen zerrenda.
Horrela, 2026ko Ekialdeko Barrutiko Partaidetzazko Aurrekontuen kontura, proiektu hauek gauzatzeko izapideak hasiko dira:
Partaidetzazko Aurrekontuetan sartuko diren proposamenak zehaztu direnez, Udalak proiektu bakoitza gauzatzeko beharrezko izapideak hasiko ditu, eta, egokitzat jotzen denean, herritarrei irekitako informazio- edo partaidetza-bilerak antolatuko dira, proiektuak azaltzeko edo proiektuak hobetzeko ekarpenak sartzeko.
Udalaren web orrian proiektuen egoeraren jarraipena ere egin daiteke.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…