Categorías: albisteak-berriak

Mikel Torres: “Immigraziorik gabe, Euskadik etorkizun zaila izango du; ez dira arazoa, irtenbidearen parte dira”

  • Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak immigrazioa aldarrikatu du, Euskadiko etorkizuneko eragile eta gizarte kohesio gisa, “euskal gizartearentzat inpaktu sozial eta ekonomiko positiboa” sortzeagatik
  • Uztailaren 1etik, Lan Zuzendaritzak 6.000 espediente baino gehiago izapidetu ditu, eta horietatik % 10 hainbat sektoretako atzerriko pertsonen kontratazioei dagozkie: eliteko kirola, eraikuntza edo etxeko enplegua

Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak mezu argia bidali du gaur: “Immigraziorik gabe, Euskadik etorkizun zaila izango du, eta, horregatik, kontzientziatu behar dugu migratzaileak ez direla arazoa, irtenbidearen zati bat baizik”. “Ezin gara besoak gurutzatuta egon, geldirik, euren presentziaren aurkako mezuak entzuten”, eta eskatu du “prestakuntza eta enplegu duinerako aukerak eskain diezazkiegula, gure herri eta hirietan beren bizitzak berregin ditzaten, lege eta lansegurtasuneko ingurune batean, erabat integratuta dauden, eta eskubideen eta betebeharren subjektu diren Euskadiko herritar gisa”.

Gaur, ostirala, Bilbon egin den Atzerritartasun Zuzenbideari buruzko I. Kongresuaren amaieran, Torres Lehendakariordeak aldarrikatu du immigrazioa dela Euskadiko etorkizuneko eragile eta kohesio soziala, “euskal gizartearentzat inpaktu sozial eta ekonomiko positiboa” eragiten duelako. Eta gogorarazi du Euskadin 217.000 atzerritar bizi direla, hau da, biztanleriaren ia
% 10: “Migrazioak aberastu egiten gaitu eta lagundu egiten digu gizarte oparoagoa eta kohesionatuagoa eraikitzen. Ez dago inor soberan euskal gizartean”.

Ildo horretatik, Torresek gogorarazi du joan den uztailaren 1etik Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituela atzerritarrentzako lan baimenak, eta Estatuak transferitu duen eskumen hori “aurrerapauso handia” dela “autogobernuaren arloan eta gure herriaren erronka sozial eta ekonomikoei erantzuteko gaitasunean”.

Lehen hilabete horietan, 6.000 espediente baino gehiago izapidetu dira, eta horietatik % 10 hainbat sektoretako atzerritarren kontratazioei dagozkie; hala nola, eliteko kirolekoak, eraikuntzakoak edo etxeko enplegukoak. Araudi berriak prozedurak arintzen ditu eta migratzaileen laneratzea eta inklusioa errazten du, hori baita transferentziaren funtsezko helburua.

Erakundeen elkarlanerako deia

Eusko Jaurlaritzaren, Estatuko Administrazio Orokorraren, foro aldundien, udalen, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta erakunde sozial eta profesionalen arteko erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du Torres Lehendakariordeak, erantzun arin eta koordinatuak emateko eta migratzaileen eskubideen babesa bermatzeko funtsezko elementu gisa.

Lanbideko Enpleguaren Euskal Behatokiaren datuen arabera, datozen hamar urteetan 675.000 lan aukera baino gehiago sortuko dira Euskadin, horietatik 562.000 baino gehiago erretiroak ordezkatzeko, eta horrek indartu egiten du kualifikazio maila guztietako atzerriko talentua erakartzeko eta atxikitzeko beharra.

Lehendakariordeak lanean jarraitzeko deia egin du, “gizarte kohesionatuagoa eta guztiontzako aukera gehiago izango dituena eraikitzeko”: “Erronka handia da, baina gure gizartearen eta erakundeen borondatea eta konpromisoa are handiagoak dira”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

La Ertzaintza identifica en Bergara a un hombre sobre el que pesaba una Orden Europea de detención

Un accidente de tráfico ocurrido el pasado sábado en la GI-627 a su paso por…

5 horas hace

La Ertzaintza refuerza los controles al transporte escolar

Entre los días 10 y 14 de noviembre, la Ertzaintza llevará a cabo una campaña…

5 horas hace

El encuentro anual de la diáspora vasco argentina reúne a más de mil personas

La ciudad argentina de Tandil acogió la nueva edición de la Semana Nacional Vasca, el…

5 horas hace

Uno de cada tres sectores estratégicos en Gipuzkoa está al límite por riesgos climáticos interconectados, según Naturklima

Los sectores financiero, turismo, medio urbano e industria son los más vulnerables. El VI Informe…

5 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao da otro paso en la euskaldunización con el Plan Estratégico Aroa 2025-2035

El Plan marca el rumbo de la política lingüística del Ayuntamiento de Bilbao a 10…

5 horas hace

Eusko Jaurlaritzak, datorren azaroaren 13an, Araban, ES-Alert sistemaren eraginkortasuna probatuko du, larrialdi edo hondamendi handietan herritarrei abisatzeko

Probak Arabako herritar guztiei eragingo die, eta, beraz, lurralde horretako udal guztiei jakinarazi zaie. Araban…

5 horas hace