Categorías: albisteak-berriak

Imanol Pradales: “Ontzi honek partida munduan jokatzeko dugun anbizioa irudikatzen du, eta, batez ere, gure norabidearen jabe izateko nahia”

  • Lehendakaria, beste agintari batzuekin batera, XVI. mendeko euskal baleontziaren erreplika den San Juan ontziaren uretaratzean izan da gaur arratsaldean, Albaola Itsas Kultur Faktorian
  • 11 urteko artisautza- eta ikerketa-lanari amaiera ematen dion ekitaldia mugarri bat da euskal itsas ondarearen berreskuratzean

Imanol Pradales lehendakaria, hainbat agintarirekin batera, XVI. mendeko euskal baleontzi historikoaren erreplika fidela den San Juan itsasontzia uretaratzeko ekitaldian izan da, Albaola Itsas Kultur Faktoriaren instalazioetan, Pasaian. Sinbolismoz eta emozioz betetako ekitaldia mugarri bat da euskal itsas ondarearen berreskuratzean, eta buru eman dio artisautzako eta ikerketa historikoko 11 urteko lanari. San Juan ontziak (Euskadiren ontzigintza-tradizioaren eta itsas bokazioaren ikur) urak zeharkatuko ditu berriro, Euskadiren herentziaren eta nortasunaren lekuko bizi gisa.

Lehendakariak bere hitzaldian azpimarratu duenez: “Ontzi honek izan ginena, garena eta izaten jarraitu nahi duguna sinbolizatzen du. Gaur egungo munduan gure alea zein baliorekin ekartzen jarraitu nahi dugun sinbolizatzen du: bikaintasun teknologikoa, talentua, ausardia eta nazioarteko sareetara irekitzea. Euskal Herriaren ilusio eta harrotasun kolektiboa sinbolizatzen du. Partida munduan jokatzen jarraitzeko gure anbizioa. Euskadi Globalaren ontzian nabigatzen jarraitzekoa. Batez ere, gure norabidearen jabe izateko nahia sinbolizatzen du”.

Kroskoaren uretaratzeak lehorreko fasearen itxiera eta uretako eraikuntza-fasearen hasiera ezarri ditu. Azken fase hori Pasaiako badiaren portu-eremuan egingo da oso-osorik. Helburua da San Juan ontzia guztiz nabigagarri bihurtzea, zorroztasun historiko handienarekin egindako lanaren emaitza gisa. Datozen hilabeteetan, eraikuntzak eta ekipamenduak aurrera egin ahala, itsasontzia ontzi-museo bisitagarri bihurtuko da, XVI. mendeko ontzigintza-teknologia eta nabigatzaile haien itsasontzi barruko bizitza xehetasunez ezagutzeko gune irekia. Hurrengo etapa San Juan itsasontziak Kanadara egingo duen bidaia izango da, jatorrizko itsasontziak duela ia 500 urte egin zuen bezala.

11 urteko lana

2014ko uztailean, Albaola Itsas Kultur Faktoriak —Xabier Agote buru duen irabazi asmorik gabeko elkarteak—, San Juan ontziaren gila jarri zuen ireki berri zen Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktoria ontziola-museoan: kanalaren sarreran dagoen antzinako ontziola baten gainean sortutako kultur ekipamendu berria.

Erreplika honen eraikuntza, urteetan zehar, honako hauen arteko konbinazioa izan da: ontzigintza tradizionala, Errenazimentuko euskal itsas teknologiaren ikerketa zorrotza eta gure historiako atal garrantzitsuenetako bati buruzko ezagutzen berreskuratzea. Proiektuak giza azpiegitura eta azpiegitura material bat sortzea eskatu zuen, ia desagertuta zeuden lanbideak berpizteko gai izango zena, hala nola itsasbazterreko arotzeria, errementaritza, belagintza edo kordelgintza. Jarduera horiek jendaurrean egin dira, ikertzeko, dibulgatzeko eta ezagutza transmititzeko gune bizi batean, eta ireki zenetik 340.000 bisitari baino gehiago izan ditu.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

20 minutos hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

6 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

6 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

6 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

1 día hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

1 día hace