Aurtengo ekimenak hezkuntzan jarriko du arreta, ikasgeletako jarrera matxistak ikusgai jartzeko eta aldatzeko
Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak ‘Ez Ikasi’ lelopean azaroaren 25erako kanpaina berria prestatu du, indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta.
Aurten, mezuak ikasgeletan jarri du arreta. Kanpaina honekin desberdintasunak indartzen dituzten ideiak eta jarrerak desikasten, zalantzan jartzen, generoak errespetatzen, elkarbizitza indartzen eta libreki pentsatzen irakasten den hezkuntza espazioa lortu nahi da.
Usandizaga Institutuko Publizitate Grafikako Goi Mailako Heziketa Zikloko bigarren mailako ikasleek egin dute kanpainaren diseinua. «Sexismoa ez dago kalean, komunikabideetan edo sare sozialetan bakarrik: eskoletan, institutuetan eta unibertsitateetan ere ikasten da. Ikasten denaz hitz egin nahi dugu, eta ikasi behar ez genukeenaz ere», azaldu dute kanpainaren diseinua egin duten Usandizagako ikasleek.
Sentsibilizazio kanpaina ezagutarazteko sare sozialetan komunikazio ekimenak egingo dira. Urtero lez, Dbus, Gazteria eta Kultur etxeek, eta nola ez emakume elkarteek bakoitzak beretik ekarpenak egingo ditu indarkeria matxisten aurkako lanketa honetan.
Programak honako jarduera hauek biltzen ditu, besteak beste:
• Taillerrak
• Antzeria
• Zinema
Halaber, hilaren 25erako, Koordinadora Feministak manifestazioa deitu du Boulevardetik abiatuta.
Urtero bezala, Emakumeen Etxean puntu moreak erosi ahal izango dira norbaitek bere bulegoan, establezimenduan edo beste leku batean jarri nahi baditu.
Udaleko Berdintasun Sailak urte osoan lan egiten du indarkeria matxista prebenitzeko, honako jardueren bidez:
• Berdintasun eta indarkeria matxisten aurkako planak
• Prestakuntza programak
• Protokoloak
• Jardunaldiak eta eztabaida taldeak
• Emakumeen Etxea
• Ahalduntze eskolak eta sentsibilizazio-kanpainak
46 eta 60 urte bitarteko lau gizon zauritu dira gaur goizeko lehen orduan Barakaldoko etxebizitza…
Jon Insaustik Jaurlaritzari eskerrak eman dizkio berriki egindako bi inbertsio garrantzitsuengatik; ordenagailu kuantikoa, batetik, eta…
Naiara Apodakak eman du saioa; Anestesiologiako, Bizkorketako eta Minaren Unitateko ondokoa da, bai eta egoiliarren tutore…
Azaroaren 12tik aurrera, Ijenteako bulegoak izango dira Donostiako herritarrei arreta emateko erreferentzia-puntua Udalinfo Herritarrentzako Arretarako…
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikako sailburuordearekin…
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak lehendakariak inauguratutako «Euskadi etorkizunerantz» foroan hartu du parte. Zientzia, Unibertsitate…