Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Alkateak hiriko proiektu nagusien gai-zerrenda partekatu du lehendakariarekin

Jon Insaustik Jaurlaritzari eskerrak eman dizkio berriki egindako bi inbertsio garrantzitsuengatik; ordenagailu kuantikoa, batetik, eta protonterapia zentroa bestetik

Imanol Pradales lehendakariak harrera egin dio gaur Jon Insausti Donostiako alkateari Ajuria Enean, eta biek lehen bilera egin dute Donostiako Udalean garai berria ireki denetik; hain zuzen ere erakundeen arteko lankidetzari heltzeko asmoz.

Jon Insausti alkateak aliantzaren garrantzia azpimarratu du, eta esker ona adierazi dio lehendakariari Eusko Jaurlaritzak Donostian egindako bi inbertsio estrategiko indartsuengatik, hots, ordenagailu kuantikoaren instalazioa eta protonterapia zentroaren eraikuntza. Biak ala biak konpromiso irmoaren adierazgarri direla nabarmendu du.

Era berean, alkateak etxebizitzaren arazoari konponbideak bilatzea lehentasuneko gaia dela adierazi dio lehendakariari. Halaber, erabateko prestutasuna berretsi du ahalik eta lursail gehien etxeak eraikitzeko bideratzeko, hala donostiarren beharrak asetzeko. Esaterako, Udalak Auditz Akularreko eremuaren garapen urbanistikoaren alde egindako apustu berezia azpimarratu du, 3.000 etxebizitza hartzeko gaitasuna duena.

Bestalde, Insaustik Anoeta Berriko kirol-instalazioen berrikuntza integralari buruzko akordioan aurrera egiteko eskatu dio lehendakariari eta biek kirol hiriarekiko konpromisoa berretsi dute. Mugikortasuna izan da bileran landutako beste lerroa, Loiolako Erriberako trukagailua edo Tabakalerako parke berria tarteko.

Segurtasunari dagokionez, alkateak adierazi du Ertzaintzaren laguntza izaten jarraitu nahi duela, 2027an Egiako polizia-etxea errealitate izan dadin. Miramongo Parke Teknologikoaren hazkundea ere jorratutako gaia izan da, ikerkuntza arloan erreferentea izatea xede duen eremua baita bi erakundeen arabera.

Bilerak, azkenik, bi erakundeetako lantaldeak osatu eta 2025-2027 eperako elkarlan markoa ezartzeko balio izan du. Hortaz, alkateak eta lehendakariak gobernantza partekatuaren konpromisoak, mugarriak, kronograma eta gakoak finkatu dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldok ia 151 milioi euroko aurrekontuen zirriborro berria aurkeztu du

Ogasun sailak gaur goizean aurkeztu du 2026rako Udal Aurrekontuen zirriborro berria; ia 151 milioi eurora…

28 minutos hace

Euskadik berdelaren kostera txarraren eragina arindu du kudeaketa malguari eta lonjetako jarduera handiagoari esker

Kudeaketa malguari esker jarduera mantendu, ontziei konpentsazioa eman eta eskuragarri dauden arrantza-aukerak ahalik eta hobekien…

28 minutos hace

‘Sucia’ filmak Giza Eskubideen 23. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari…

28 minutos hace

Susana García Chueca, Topo berria martxan jartzeari buruz: «Hau urte handia da Gipuzkoarentzat»

Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak baieztatu duenez, Altza (Donostia) eta Galtzaraborda (Errenteria) arteko topoaren saihesbidea abuztua baino…

28 minutos hace

Leon XIV. Aita Santuak Lehendakaria hartuko du Vatikanoko Egoitza Santuan

Leon XIV. Aita Santuak Imanol Pradales Lehendakaria Vatikanora gonbidatu du. Izan ere, maiatzaren 13an Audientzia…

28 minutos hace

Maria Ubarretxena sailburuak Multiverse Computing euskal enpresa bisitatu du, adimen artifizialean nazioarteko erreferentea

Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak Multiverse Computing enpresaren instalazioak bisitatu ditu. Enpresa…

29 minutos hace