Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Udalak Ondarretako pasealekuko obrak gauzatzea agindu du premiazko prozedura baliatuz

Berehala egin beharreko lanak Construcciones Moyua SL enpresari esleitzea erabaki du, eta 2,5 milioi euro bideratuko ditu joan den asteko denboralearen ondorioak konpontzera

Tokiko Gobernu Batzarrak Ondarretako hondartzara sartzeko eskaileran eta kostaldeko horman izandako kalteei premiazko erantzuna ematea onartu du.

Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zuzendariaren 2025eko azaroaren 14ko txostenean jasotzen diren jarduketak premiazkoak direla ebatzi eta obrak gauzatzeko agindua eman du. Hortaz, berehalako lanak Construcciones Moyua SL enpresari esleitzea onartu du 2,5 milioiko aurrekontuarekin.

Jon Insausti Donostiako alkateak azaldu duenez, “azken denboraleak Ondarretako pasealekuan eragindako kalteei erantzun ‘azkar eta zehatza’ emango geniela agindu genuen, eta lortu dugu horretarako modua. Premiazko-prozeduraren bitartez, 2,5 milioi euroko partida bideratuko dugu konponketa lanetara. Prozedura honek, izapideak arindu eta lanak azkar hastea ahalbidetuko digu. Datorren udarako Ondarretako pasealekua erabat konponduta egongo da

Premiazko prozeduraren arabera, kontratazio organoak, espedientea izapidetu beharrik izan gabe, egin beharrekoa egitea agindu dezake, gertatua konpontzeko edo sortutako beharrari erantzuteko.

Aipatutako txostenean justifikatutako jarduerak premiazkoak direnez, berehala gauzatu behar dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiako Udalak 2,3 milioi bideratuko ditu ingurumenaren eta oinezkoen joan-etorrien hobekuntzara

Lugaritz eta Morlans arteko tunelaren pasealekua oinezkoentzat egokituko da (381.634 euro), Urgull mendiko landaredia hobetuko…

1 hora hace

Izaro, Iñaki Gabilondo eta 500 dronen ikuskuzuna, Gabonetako inaugurazioaren protagonistak

Inaugurazio-ekitaldia datorren ostiralean, azaroaren 28an, izango da, 19:30ean, udaletxeko terrazan Donostiak datorren azaroaren 28an emango…

1 hora hace

Hurtado sailburua: “Arabako merkatarien ahalegina, tradizioa eta berrikuntza ospatzen dituzte Aenkomer Sariek”

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Aenkomer 2025 sari-banaketan parte hartu du,…

1 hora hace

Imanol Pradales Lehendakaria eta lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politi-kako Ibone Bengoetxea sailburua, diasporarekin bildu dira Pariseko Eskual Etxean

Imanol Pradales Lehendakaria eta lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politi-kako Ibone Bengoetxea sailburua, diasporarekin…

1 hora hace

Lehendakaria Eusko Jaurlaritzaren eta Régions de Franceren arteko lan-topaketan izan da

Lehendakaria Carole Delga Frantziako Eskualdeen Elkarteko presidentearekin batzartu da, deszentralizazioarekin, kohesioarekin eta mugikortasunarekin lotuta, Europako…

1 hora hace

Euskadik erreferentziazko unitate bat izango du haur eta nerabeen elikadura-portaeraren nahasmenduak tratatzeko

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak abian jarriko du Osakidetzan, sarean funtzionatuko duen, unitate espezifiko hau, hiru…

1 hora hace