Inaugurazio-ekitaldia datorren ostiralean, azaroaren 28an, izango da, 19:30ean, udaletxeko terrazan
Donostiak datorren azaroaren 28an emango die ongietorria Gabonei, 19:30ean, donostiarrak eta bisitariak ere hunkituko dituen inaugurazio batekin.
Ondoren, «Donostia ametsetan» iritsiko da, 500 dronerekin hirirako bereziki diseinatutako ikuskizuna. Flock Drone Art Studioko droneek Donostiako historia errepasatuko dute, narratiba iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin lotuz eta hiriaren idiosinkrasia eta balioak errespetatuz. Ikuskizunak Gabonetako Kanpaina piztuko du.
Hiriko lehen irratia izan zen Radio San Sebastián-ek ehun urte betetzen dituen honetan, Iñaki Gabilondo, hiriko enbaxadore bikaina eta hamarkadatan zehar donostiarrei lagun egin dien ahotsa, izango da hiria piztuko duen eta publiko guztiei zuzendutako esperientziaz beterik egongo den programazioa abian jarriko duen botoia sakatuko duen pertsona.
“Donostiako Gabonak emozioa, kultura eta tokiko garapena uztartzen dituen esperientzia paregabe bihurtu dira. Gabonen inaugurazioa erreferentzia bat da honezkero eta komunitate sentimendua indartzen duen hiriko ekitaldi moduan finkatu da”, adierazi du Ane Oyarbidek, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziak.
Donostia Sustapenaren Gabonetako kanpainaren elementu berri nagusietako bat “Miramar Magikoa” izango da. Abenduaren 4tik urtarrilaren 5era, Miramar Jauregiko kanpoaldea fantasiaz beteko da intsektuei omenaldia egiten dien familiarteko esperientzia bat bizitzeko; izan ere, intsektuak ezinbestekoak izan dira gure ekosistemen garapenean duela 400 milioi urte sortu zirenetik.
700 metroko ibilbidean zehar, ikuskizunak biodibertsitatea ezagutzeko gonbidapena luzatzen du, artearen, argiaren eta teknologiaren bitartez. Murgiltze esperientzia horrek kulturaren, zientziaren eta jasangarritasunaren arteko lotura are gehiago sendotuko du.
Esperientziaz gozatzeko sarrerak azaroaren 21etik aurrera erosi ahal izango dira Puntu Dendan (Gipuzkoa Plaza, 7) 10:00etatik 13:00era edo Gabonetako kanpainaren webgunean: www.donostiagabonetakoazoka.eus. Abenduaren 4tik aurrera, Miramar Jauregiko txarteldegian ere erosi ahalko dira, 17:30etik aurrera. “Miramar Magikoa” ikuskizunaren ordutegia 18:00etatik 22:00etara izango da.
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…