Categorías: albisteak-berriak

Errenterian egin da Basque Segurtasun Foroaren bederatzigarren bilera

Basque Segurtasun Foroak bederatzigarren bilera egin du gaur arratsaldean Oarsoaldean. Errenteria, Pasaia, Lezo eta Oiartzungo 35 ordezkari sozial, ekonomiko eta instituzional inguruk parte hartu dute segurtasunaren inguruan ikuspegi integral batetik hausnartzeko dinamika parte-hartzailean. Topaketaren helburua da esperientziak eta proposamenak jasotzea, inguru horretan dauden eta etorkizunean izango diren segurtasun-erronken aurrean erantzun bateratua hobetzeko: prebentzioa, larrialdien kudeaketa, zibersegurtasuna, bide-segurtasuna edo bizikidetza, besteak beste. Errenterian egindako bileran Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiak parte hartu dute, baita Gurutze Gorriko, merkatarien elkarteetako, hezkuntzako, udaltzaingoetako, SOS Arrazakeriako, Ertzaintzako, Osakidetzako, kiroletako eta inguruko enpresetako ordezkariek ere, besteak beste.

Prozesu parte-hartzailea Euskadi osoan

Horrela, Basque Segurtasun Foroak aurrera du, Bilbon, Laudion, Urola Kostan, Lea-Artibain, Debabarrenan, Ezkerraldean, Enkarterrin eta Araban egindako topaketen ondoren, eta Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien, udalen eta Euskadiko beste gizarte-eragile batzuen arteko partaidetza- eta elkarrizketa-gune egonkor gisa finkatu da.

Foroa parte-hartze prozesu bat da, segurtasunari buruzko diagnostiko partekatu bat ikuspegi integral batetik eraikitzeko. Prozesu horretan, hainbat erakundek, elkartek eta eragilek topagune bat izango dute, kezkatzen dituzten segurtasunarekin lotutako gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak…

Gaur Errenterian egin den bileraren ondoren, hurrengo hitzordua Guardian izango da, azaroaren 27an.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Torres Lehendakariordeak nabarmendu du gizarte ekonomia ez dela “alternatiba xehea, Euskadirentzako apustu estrategikoa baizik”

Iritzi dio enpresa “proiektu partekatua” izan daitekeela, pertsonak, berrikuntza eta lurralde sustraitzea ardatz dituena, “lehiakortasuna…

2 horas hace

Lehendakariak iragarri du Sorbona Unibertsitatean Euskal Ikasketei buruzko Katedra berria sortuko dela

Imanol Pradalesek Frantzia eta Espainia interpelatzen ditu, EBren barruan euskarari dagokion estatusa aitor diezaioten Etxepare…

2 horas hace

Vienak eta Amsterdamek etxebizitza sozialari buruzko politika aurkeztu dute House Actionen, herritar guztiei etxebizitza eskuragarria bermatzeko giltzarri gisa

Europako bi hiriek parte hartu dute nazioarteko etxebizitza-politiken mahai-inguruan, Maider Arosteguy Biarritzeko alkatearekin eta Pablo…

2 horas hace

José García Montalvo: «Euskadik politika sendoak ditu etxebizitzaren arloan, oinarrizko printzipio argiak, ondo bideratuak eta erraz aplikatzeko modukoak»

José García Montalvo katedradun eta ekonomialariak jarri ditu mahai gainean etxebizitza-merkatu eskuragarria sustatzeko erronkak House…

2 horas hace

Euskadiko hiru hiriburuetako alkateek lehen aldiz partekatu dituzte etxebizitzaren arazoari aurre egiteko politikak, eremu tentsionatu izendatu ostean

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuorde Miguel de los Toyosek moderatutako mahai-inguruan, hirurek berretsi dute legegintzaldiko erronkarik…

2 horas hace

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak adimen artifizialak polizia-lanean duen eragina aztertu du

Segurtasunaren arloko ia 200 profesionalek entzun dituzte teknologia berri horien aplikazioari buruz adituek egindako gogoetak.…

2 horas hace