Categorías: albisteak-berriak

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak adimen artifizialak polizia-lanean duen eragina aztertu du

  • Segurtasunaren arloko ia 200 profesionalek entzun dituzte teknologia berri horien aplikazioari buruz adituek egindako gogoetak.

Jon Goikolea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia buru dela inauguratu da gaur goizean “PAREZ PARE: Adimen Artifiziala eta polizia-eremuan duen aplikazioa” jardunaldia, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Topaketan segurtasunaren arloko 190 profesional elkartu dira, besteak beste, Ertzaintzako agenteak, udaltzainak eta teknikariak.

Bi mahai-ingurutan, hainbat unibertsitate-zentrotako adituek aztertu dute teknologia berri hori nola eraldatzen ari den delitu-arriskuaren prebentzioa, ikerketa eta kudeaketa polizia-lanean. Gonbidatu diren hizlariek honako gai hauek jorratu dituzte:

  • “Seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeriaren arriskua baloratzean adimen artifiziala aplikatzeko aukerak”, Ismael Loinaz (EHU).
  • “EBn errekonozimendu biometrikoari aplikatutako adimen artifiziala”, Silvia Badiola (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
  • “Terrorismoaren finantzaketa: Erronkak eta soluzioak sistema adimendunak erabiliz”, Javier Valls Prieto (Granadako Unibertsitatea).
  • “Adimen artifiziala eta delituaren ikerketa: ezkutuko agente informatikoa child grooming-ekin lotutako delituetan”, Iñaki Riaño (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
  • “Adimen artifizial prediktiboa delituaren prebentzioaren eta ikerketaren eta prozesu penalaren zerbitzura” María Luisa García Torres (Alfonso X.a Jakituna Unibertsitatea).

LANKIDETZA

Jardunaldi hauek Eusko Jaurlaritzak eta EHUk izenpetutako hitzarmenaren esparruan egiten dira. Hitzarmen horren helburua da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta Kriminologiako Euskal Institutuak (IVAC-KREI) elkarlanean jardutea kriminologiaren eta biktimologiaren arloan formakuntza emateko eta ezagutza aztertu eta hedatzeko, bai eta segurtasun publikoarekin erlazionatutako jarduera akademikoak egiteko ere.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0338 Un detenido por hurto de teléfono móvil, y otro detenido y dos investigados por robo con violencia en Irun

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…

5 horas hace

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

1 día hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace