25_0808 Barakaldoko suteagatik atxilotutako emakumea epailearen esku utzi dute, hilketa, sute eta kalte delituak egotzita
Prentsa Zerbitzua
2025-11-27
Joan den asteartean atxilotutako emakumea azaroaren 13an Barakaldoko El Carmen kaleko etxebizitza batean piztutako sutearen ustezko egilea dela jakiteko Ertzaintzak egindako ikerketa amaitu da. 48 urteko emakumea epailearen esku utzi dute gaur eguerdian, eta espetxeratzea erabaki dute.
Azaroaren 13an gertatu zen sutearen ikerketa Sestaoko ertzain-etxetik egin da. Sutean gizon bat hil zen, etxeko leiho batetik salto egin behar izan zuelako, eta beste hiru zauritu ziren.
Ikertzaileek hainbat ikerketa egin dituzte, eta, horien arabera, sutea eragindakoa izan zen. Ikerketa horiei esker, sutearen ustezko egilea identifikatu ahal izan zuten. Atxilotuak, 44 urteko nazionalitate espaniarreko emakumeak, hainbat liskar izan zituen aurretik su hartu zuen etxeko bizilagunekin.
Astearte honetan atxilotu zuten susmagarria Barakaldon, giza hilketa, sutea eta kalteak egotzita.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten polizia-eginbideekin jarraitzeko, eta gaur, osteguna, eguerdian epailearen esku utzi dute, eta honek espetxeratzeko agindua eman du.
Ertzaintzako agenteek 34, 37 eta 38 urteko hiru gizon atxilotu dituzte Tolosako enpresa batean lapurreta…
“Obstetriziako pil-pileko gaiak – Euskadiko edizioa” izeneko jardunaldi zientifikoa egin da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, zeina…
La Ertzaintza, en colaboración con las policías municipales, ha activado entre el 24 y el…
La Ertzaintza, en colaboración con las policías municipales, ha activado entre el 24 y el…
Ertzaintzak egindako ikerketari esker atxilotu dute duela gutxi Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean ustez inplikatutako…
El Gobierno central ha acordado con UGT y CSIF fijar la evolución salarial de los…