“Obstetriziako pil-pileko gaiak – Euskadiko edizioa” izeneko jardunaldi zientifikoa egin da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, zeina ESIko Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuak antolatu baitu. Obstetrizia Arloan erreferente diren profesionalak bildu dira topaketan, eta umetoki barneko hazkunde atzeratua nahiz preeklanpsia diagnostikatu eta maneiatzeko aurrerapen nagusiak jorratu dira, gaur egun amaren eta fetuaren osasunari dagokionez dauden erronka handienetako bi baitira.
Jardunaldia hasteko, ospitaleko Obstetrizia Ataleko buru den Jorge Burgos doktoreak egin du aurkezpena; ondoren, ospitaleko Amaia Aiartzaguena doktoreak eman du hitzaldia, zeinak aztertu baititu Osakidetzako erreferentziazko kurbek eta umetoki barneko hazkunde atzeratua maneiatzeko protokoloek euskal ingurune klinikoan duten eragina.
Gehien nabarmendu den uneetako bat Zaragozako Lozano Blesa Ospitaleko Daniel Oros doktorearen hitzaldi magistrala izan da, eta hizpide izan ditu umetoki barneko hazkunde atzeratua sailkatzeko nahiz klinikoki horri heltzeko irizpideak, bai eta biztanleen baheketan markatzaile angiogenikoek duten zeregin emergentea ere.
Jarraitzeko, diziplina anitzeko mahai-inguru bat egin da, non ospitale hauetako profesionalek hartu baitute parte: Gurutzeta, Basurtu, Vall Hebron eta Lozano Blesa; halaber, Oihane Dávila (Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalea) eta Ana del Campo (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea) aritu dira moderatzaile gisa.
Kaferako etenaldi baten ostean, programak aztergai izan ditu preeklanpsiako markatzaile angiogenikoak, eta hizlari gisa aritu dira María Belar doktorea (Donostiako Unibertsitate Ospitalea) eta Manel Mendoza doktorea (Vall Hebron), zeinak hitzaldi magistrala eman baitu eta horren baliagarritasuna aztertu baitu aipatutako patologia iragarri eta diagnostikatzeko.
Jardunaldia amaitzeko, beste mahai-inguru bat egin da, non Donostia, Zaragoza, Vall Hebron eta Gurutzetako espezialistak bildu baitira eta Maitane Lakunza (Arabako Unibertsitate Ospitalea) eta Leire Rodríguez (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea) doktoreak aritu baitira moderatzaile gisa.
Topaketa zientifikoa aukera paregabea izan da Euskadi nahiz gainerako Estatuko ospitaleetako profesionalen arteko lankidetza sendotzeko, ezagutzak partekatzeko eta protokoloak eguneratzeko.
25_0808 Barakaldoko suteagatik atxilotutako emakumea epailearen esku utzi dute, hilketa, sute eta kalte delituak egotzita…
Ertzaintzako agenteek 34, 37 eta 38 urteko hiru gizon atxilotu dituzte Tolosako enpresa batean lapurreta…
La Ertzaintza, en colaboración con las policías municipales, ha activado entre el 24 y el…
La Ertzaintza, en colaboración con las policías municipales, ha activado entre el 24 y el…
Ertzaintzak egindako ikerketari esker atxilotu dute duela gutxi Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean ustez inplikatutako…
El Gobierno central ha acordado con UGT y CSIF fijar la evolución salarial de los…