Abenduaren erdialdean beste lapurra atxilotzea eragin zuen ikerketarekin jarraituz, Ertzaintzak bigarren gizon bat, 32 urtekoa, atxilotu zuen atzo, azaroan adineko emakume bati indarkeriaz tira eginda, eta lepoan zauriak eginez, bi kate lapurtzen parte hartzeagatik.
Azaroaren hasieran, Ertzaintzak jakin zuen espainiar nazionalitateko emakume edadetu bati lapurreta egin ziotela Gasteizko Pilar auzoan. Emakumeari bi gizon hurbildu zitzaizkion, eta, indarrez tira eginda, lepoan zeramatzan bi kate kendu eta ihes egin zuten. Erabilitako indarkeriaren ondorioz, emakumeari zauriak egin zizkioten lepoan.
Abian jarritako ikerketaren ondorioz, abenduaren erdialdera identifikatu eta atxilotu zuten lapurretako bat, aurrekari ugari zituen magrebtar jatorriko 25 urteko gazte bat. Ikerketarekin jarraitu ondoren, handik egun batzuetara identifikatu ahal izan zuten beste lapurra, magrebtar jatorriko 32 urteko gizona, eta atzo, osteguna, aurkitu eta atxilotu zuten Arabako hiriburuan, indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten dagozkion izapideak egiteko, eta datozen orduotan jarriko dute epailearen eskuetan.