26_0017 Eibarren ikertu dute 25 ibilgailutan kalteak egiteagatik

Eibarren ikertu dute 25 ibilgailutan kalteak egiteagatik
Servicio de prensa
2026-01-09
Ertzaintzak eginbideak ireki dizkio ikertu gisa 22 urteko gizon bati atzo goizaldean Eibarren aparkatuta zeuden 16 autoren atzerako ispiluetan kalteak egitea eta AP-8 gaineko zubi batetik harriak botatzea leporatuta. Bigarren kasu horretan autobidetik zihoazen beste 9 ibilgailuri eragin zizkien kalteak.
Atzo, osteguna, Ertzaintzari jakitera eman zioten gizon bat ustez harriak botatzen ari zela AP-8ra Eibarko zubi batetik. Adierazitako lekura iristean, egiaztatu ahal izan zuten Urki Kurutzekoa kalean aparkatuta zeuden 16 ibilgailuren atzerako ispiluak hautsita zeudela eta autobidetik zihoazen hainbat ibilgailuk kalteak zituztela adierazitako zubitik harriak bota izanaren ondorioz.
Gertatutakoa argitzeko berehala abian jarritako ikerketaren ondorioz identifikatu ahal izan zuten ekintza horien ustezko egilea, polizia-aurrekariak dituen espainiar nazionalitateko 22 urteko gizona, eta eginbideak ireki zizkioten ikertu gisa ibilgailuetan kalteak egitea leporatuta. Atxilotuak deitzen diotenean agertu beharko du agintari judizialaren aurrera.