Categorías: albisteak-berriak

Bilbobusek ia milioi bat erabiltzaile izan ditu 2025ean

2025 urte historikoa izan da Bilbobuserako. Guztira 29.548.947 erabiltzaile izan ditu, 1996az geroztik kopururik onena, orduan 29.593.660 izan baitziren.

Ordutik ez zen antzeko kopururik lortzen eta 30 urte igaro ondoren ia parekatu egin da zerbitzua: ia 30 milioi erabiltzaile dauzka, 2,6 milioitik gorako hileko batez bestekoa du eta 100.000 erabiltzaile baino gehiago ditu egun askotan.

Gainera, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak arlo horretan aditua den aholkularitza-enpresa bati enkargatu zion Bezeroaren Gogobetetasunari buruzko Azterlana egitea, eta 2025ekoak bere historiako puntuaziorik onena izan du, 10etik 8,01 puntuko balorazio orokorrarekin.

Azterlan hori erabiltzaileei egindako inkesten bidez egiten da, eta 8 item neurtzen dira: eskainitako zerbitzua, irisgarritasuna, informazioa, denbora, erabiltzaileentzako arreta, erosotasuna, segurtasuna eta ingurumen-inpaktua.

Nora Abete alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotziak azaldu duenez, «albiste on biren aurrean gaude. Alde batetik, erabiltzaileen datuak duela 30 urtekoen antzekoak dira, artean Bilbon metroa eta tranbia ez zeudenean, eta agerian uzten dute bilbotarrek eta beste erabiltzaile batzuek garraio publikoaren aldeko apustua egiten jarraitzen dutela, eta bereziki Bilbobusen aldeko apustua, hiri barruko joan-etorrietarako, bitarteko jasangarria, eraginkorra, fidagarria, segurua eta modernoa baita. Bestetik, erabiltzaileen gogobetetasuna oso handia da eta historiaren baloraziorik onena izan da».

AUTOBUSAK ETA GERALEKUAK

Bilbobusek 141 autobus dauzka; horietako 94 hibridoak dira eta 26 elektrikoak. Ondorioz, Europako flotarik jasangarri eta eraginkorrenetako bat da. Autobusek, batez beste, 5,14 urte dituzte eta haietako % 85 berritu egin da, ibilgailu eraginkorragoak eta jasangarriagoak jarriz.

Bilbobusek 527 geltoki ditu eta Bilboko biztanleen ia % 100ek dauka geraleku bat etxetik 300 metro baino gutxiagora. Geralekurik erabilienak Hurtado de Amezaga 2, Areatzako zubia, Plaza Biribila eta Kale Nagusia dira. Linearik erabiliena, aldiz, L77 linea da, zeinak Peñascal eta Larreagaburu lotzen baititu.

Bestalde, Bilbobusek 22 kalitate-ziurtagiri ditu, zerbitzuaren fidagarritasunaren seinale. Ziurtagiri horiek, batik bat, segurtasunaren, irisgarritasunaren eta ingurumen-kudeaketaren arlokoak dira; izan ere, Bilbobusek kalitate-konpromisoak hartzen ditu zerbitzua ematean, erabiltzaileen espektatibak betetzeko.

EKIMEN AITZINDARIA

Bilbobusek Bilboko metrotik datorren energia erabiltzen du autobus elektrikoak kargatzeko. Medusa proiektuaren esparruan garatutako sistema da, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Repsol enpresak osatutako enpresa.

Sistema aitzindari horrek erakusten du posible dela dauden azpiegitura elektrikoak optimizatzea emisioak murrizteko, kostuak aurrezteko eta hiri jasangarriago baterantz aurrera egiteko, trenbide-zerbitzuari eragin gabe. Eredu horren bidez, Bilboko metroaren potentzia elektrikoa Elorrietako kotxetegian dauden potentzia handiko 14 karga-punturantz (120 kW bakoitza) bideratzen da. Horrela, bada, autobus elektrikoak soberako energiarekin kargatzen dira oso-osorik, sarera konexio berririk egin beharrik gabe eta kontratatutako potentzia handitu beharrik gabe.

Sistema eguneko 24 orduetan monitorizatzen da, segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko. Metroa martxan dagoen bitartean, lehentasun energetikoa ematen zaio trenbideari. Gauez, metro-zerbitzurik ez dagoenean, autobusak modu intentsiboagoan kargatzen dira eta, horrela, sistemaren eraginkortasuna maximizatzen da.

2024ko apirilean ezarri zenetik, sistemak 426 tona karbono dioxido (CO2) isurtzea saihestu da, eta horrek berretsi egiten du eredu horrek garraio publikoa deskarbonizatzeko funtsezko tresna gisa daukan ahalmena.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0332 Lasarte-Orian emakume bat atxilotu dute edadeko beste emakume bati, “besarkada solidarioa” teknika erabiliz, erloju bat lapurtu ondoren

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Lasarte-Orian edadeko beste emakume bati lapurreta egitea leporatuta. Emakumea modu…

1 hora hace

26_0331 Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon hiru etxetan lapurreta egiteagatik

Ertzaintzako agenteek bi gizon atxilotu dituzte, Bizkaiko hiriburuko hainbat etxebizitzatan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.…

1 hora hace

26_0330 La Ertzaintza y las Policías Locales de las Encartaciones realizarán controles conjuntos

26_0330 La Ertzaintza y las Policías Locales de las Encartaciones realizarán controles conjuntos Ertzaintzak eta…

1 hora hace

Herritarren Segurtasunak Barakaldoko Udaltzaingoaren eta Babes Zibilaren lana aitortzen du, egindako lanagatik, DANAn egindako jarduketagatik eta nabarmendutako beste esku-hartze batzuengatik

Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Arloak astearte honetan egin du Udaltzaingoko langileei eta Babes Zibileko boluntarioei…

4 horas hace

Debabarrenak biziberritze-bidean aurrera egin du, Eskualdeko Plan Estrategikoaren esparruan 16 milioi euro baino gehiago gauzatuta

Talde Motorra Elgoibarren bildu da, Lehentasunezko Jarduera Eremuaren bide-orrian jasotako proiektuen eta jarduketen azken urteko…

4 horas hace

Basque Segurtasun Foroak 40 ordezkari instituzional inguru bildu ditu Bizkaian segurtasunaz hitz egiteko

Bingen Zupiria eta Elixabete Etxanobe lurraldeko segurtasunaren egoeraren eta ikuspegi integral batetik aurkezten diren etorkizuneko…

4 horas hace