Bilboko Udalak ostegunean, urtarrilaren 15ean, irekiko du Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 43. edizioaren originalak jasotzeko epea. Lehiaketa 2025eko martxoaren 30ean amaituko da.
Bi hizkuntza-modalitate ezarri dira, euskara eta gaztelania, biak ere 3.500 euroko sariarekin eta 1.750 euroko bi akzesitekin, lanak ondoren argitaratzeaz gain.
Ekimen kultural honek bi helburu ditu: batetik, literatur sorkuntza sustatzea eta, bestetik, euskarazko egile garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazten laguntzea.
Lehiaketa edozein nazionalitatetako 18 urtetik gorako idazleentzat zabalik dago eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du hizkuntza-modalitate bakoitzean. Ez da aukeratutako hizkuntzaz besteko itzulpenik onartuko, lan originalak izan beharko dute eta aurretik sarituak izan ez direnak. Gaia librea da, eta gehienez ere hamabost orrialde izango ditu (Times New Roman edo baliokidea, 12. gorputza), eta 1,5eko espazioarekin.
Lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira www.bilbao.eus/concursoaresti udal web orrian edo www.bilbao.eus/arestilehiaketa helbidean, non lehiaketaren oinarriei buruzko informazio guztia kontsultatu ahal izango den.
Aurrekoetan bezala, modalitate bakoitzak literatura-arloko pertsona ospetsuek osatutako bere epaimahaia izango du,
2025EKO EDIZIOA
Aurreko deialdian, Manuel Crespok «Tanta agua» ipuinagatik eta Ugaitz Agirrek «Azalpena» lanagatik jaso zituzten sariak, gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan, hurrenez hurren.
Gaztelaniazko akzesitak izan ziren Pablo Escuderorentzat «Una cinta de Camarón y otra de Calamaro « kontakizunagatik eta Andrés J. Sebastiánentzat » Los respetuosos» lanagatik. Euskarazko modalitatean, Ariane Kamiok («Efimero») eta Karmele Mitxelena Etxebestek («Ezer ez”) irabazi zuten.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Lasarte-Orian edadeko beste emakume bati lapurreta egitea leporatuta. Emakumea modu…
Ertzaintzako agenteek bi gizon atxilotu dituzte, Bizkaiko hiriburuko hainbat etxebizitzatan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.…
26_0330 La Ertzaintza y las Policías Locales de las Encartaciones realizarán controles conjuntos Ertzaintzak eta…
Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Arloak astearte honetan egin du Udaltzaingoko langileei eta Babes Zibileko boluntarioei…
Talde Motorra Elgoibarren bildu da, Lehentasunezko Jarduera Eremuaren bide-orrian jasotako proiektuen eta jarduketen azken urteko…
Bingen Zupiria eta Elixabete Etxanobe lurraldeko segurtasunaren egoeraren eta ikuspegi integral batetik aurkezten diren etorkizuneko…